Euskonews Gaztea
Gaiak: Geruza zuriaren zain
Gasteizko OLABIDE Ikastolako ikaslea
Abenduko zubitik Aste Santura bitartean neguko kirola da jaun eta jabe. Jadanik eskiatzeko prestakuntzak hasi dira, eta eskiatzaileak gozatzeko irrikan daude.
Bakarrik, familian edo lagunen artean joanez gero, ongi pasatzeko aukera paregabeak edukiko ditugu. Estazioak bide guztietatik saiatzen dira zaletuak erakartzen eta ilunabarrean, elur ordua amaitutakoan askotariko atsedenaldi moduak eskaintzen dizkigute: diskotekak, jatetxeak, zentro termalak, giroko tabernak...
Espainiak 28 estazio eta 709 pista eskaintza du, denera 767 kilometroko ibilbidea osatuz. Dena den, Euskal Herritik gertu baditugu bestelakoak, Pirinio beste aldean 300 estazio Frantzian eta Andorran 5. Argazkia: bjornarjuse
Egia da eskiatzea nahiko garestia dela. Kontuan hartuz alokairua, bidaia eta eskiatzeko txartela, gutxienez laguneko 200 ? ordaindu behar direla asteburu bat pasatzeagatik. Beste aldetik, tresneria eta janzkera kontuan izan behar ditugu. Irteera hauek ekonomikoki jasangarriagoak izan daitezen bigarren eskuko materiala erabiltzea funtsezkoa da. Agentzietan erraztasunak ematen dizkigute eskaintzeen bidez. Alde batetik, familientzako nahiko eskaintza daude , hau da 12 urtetik berako umeak dohainik eskiatu dezakete; eta bestetik, unibertsitatera doazen gazteek ere gutxiago ordaindu behar dute.
Egia da ondoko herrialdetako estazio aipagarrienak –hain zuzen ere Formigal (Pirinio Aragoarrean), Baqueira–Beret (Kataluniako Pirinioa), Pas de la Casa (Andorra) eta St Lary–Soulan (Pirinio frantziarra)– nahiko garestiak direla, eguneroko forfaita 50? inguru dago. Hala eta guztiz ere, bertako elurra goi mailakoa da eta eskiatzeko gune ugari aurki ditzakegu eta elurrik ez egotekotan, kanoiek ekoiztuko dute erraz.
Elurretan beste hainbat kirol aurki ditzakegu: gazteen artean snowboard edo “elurretako surfa” da aipagarriena; baina ezin dugu ahaztu eski ipartarra edo iraupenekoa, alternatiba moduan, merkea (ez da igogailurik ordaindu behar), eta lasaia. Euskal Herrian badauzkagu hainbat gune eski ipartarra praktikatzeko, Belaguan (24 km) eta Abodin (25Km). Elurra egonez gero, Aralar ere aproposa izan daiteke.
Ariketa osoa da eskia, ingurune osasuntsuan praktikatzen denez, bai ongizate fisikoari, eta baita psikologikoari mesede egiten baitio.
Eskia naturarekin gozatzeko kirol oso aproposa da.