547 Zenbakia 2010-09-24 / 2010-10-01

Artisautza

Abel Portilla. Kanpai galdatzailea: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Abel Portilla.

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo.

Portilla familiako lehen maisu galdatzaile ezagunak Marcos eta Eduardo Portilla Linares anaiak dira. Haiek Constantino Linares Ortiz osabarengandik ikasi zuten lanbidea. Maisu hark Carabanchel Bajon (Madril) zuen galdategia.

Marcos eta Eduardo Portilla Linaresek, berriz, San Bartolomé de Vienan (Kantabria) ireki zuten lantegia, Muriedes auzoan. Han ikasiko zuten lanbidea Marcosen semeek: Marcos, Miguel, Marcelino eta Mario Portilla Matanza anaiek.

Miguel eta Marcelino Portilla Matanza anaiak Bogotara joan ziren, 1940an. Han jardun zuten kanpaiak galdatzen, harik eta 1968an itzuli eta Muriedesen (Kantabria) finkatu arte.

Marcos Portilla Matanza, anaiarik zaharrena, Pedreñara ezkondu zen. Bertan jardun zuen lastoa, ikatza eta ahal zena garraiatzen, harik eta, 1990ean, zirkulazio-istripuz hil arte. 33 urte zituen.

Abelek Brasileko Sao Paulora alde egin zuen, eta Crespi kanpai-galdatzaile italiarrarekin lan egin zuen.

Itzuli zenean, Marcos Portilla Linares aitonak, Miguel Portilla Matanza osabak, Abel eta Marcos Portilla anaiek eta Melchor Bedia lehengusuak kanpaiak galdatzeko lantegia sortu zuten, Pedreñan.

Gaur egun lanbidean jarraitzen dute Abel eta Marcos Portilla Bedia anaiek eta Melchor Bedia Oria lehengusuak, Gavanoko lantegian.

Abel 1958an jaio zen. Ezkondua da eta bi seme-alaba ditu.

Hermanos Portilla, S.C. La Mina kalea, z.g. 39792 GAJANO / KANTABRIA Telefonoa: 942.503001 Web-orrialdea: www.campanashportilla.com Posta elektronikoa: campaneros@hportilla.com