546 Zenbakia 2010-09-17 / 2010-09-24

Euskonews Gaztea

Gaiak: Txipiroiak bere tintan arroz zuriarekin

GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA



Plater hau eguneko menuan aurkituko dugu, eta prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik. Argazkia: jlastras Osagaiak (6 anoatarako)

1 kg txipiroi edo txibi 1 kg kipula 200 g tomate heldu 2 piper berde 4 berakatz ale 75 g ogi gogor 3/4 l fumet Olio zarrastada 6 txipiroi tinta fardel 120 g arroz 50 g kipula edo berakatz ale Gurina 360 ml hondo 3 moldeko ogi xerra Perrexil xehatua Nola egin

Txipiroiak garbitu. Saltsarako, kipula eta piper berdea julianan moztu, berakatza ordea, xerratan. Arrozaren ongarri izango den kipula (50g) edo berakatza brunoisean moztu, eta ogiarekin hiruki formako zarakarrak egin.

Eltze batean olio zarrastada batekin berakatz xerratua sueztitzen jarri eta igerian hasterakoan, kipula eta piperra julianan gehitu. Guztia sueztitu eta ogia gehitu; pixka bat beranduago, tomate zatitua. Barazki guzti hauen gainean txipiroi gatz onduak jarri, eltzea estali eta bere zukuan erregosten utzi. Azkenik, txipiroi tintak ardo edo fumetean urtu eta prestakinari gaineratu, eta irakiten utzi txipiroiak guztiz bigun egon arte. Ondoren, kazola zabal batera txipiroiak atera eta puregailutik eta txanotik pasaturiko saltsa gaineratu (turmixetik pasatuaz gero, kolorea argituko litzaioke).

Hornidurarako pillaw arroza prestatu. Sutan brunoisean mozturiko kipula eta berakatza gurinarekin sueztitu, kolorea hartzea utzi gabe. Arroza gehitu, eta pixka bat sueztitu, eta irakiten dagoen hondoarekin busti. 8 minutuz irakiten utzi, eta 170 °tako tenperaturan sartu labean, egosketa bukatzeko. Arroza xamur dagoenean, gorde erabili behar denerako. Frijigailuan olio berotan ogi zarakarrak (kostroiak) frijitu eta paper xurgatzailera atera.

Aurkezpena egiteko, pillaw arrozarekin flan itxurako pilatxoa egin eta plateraren erdian jarri. Hau inguratuz bere tintan egindako txipiroiak jarri. Bukatzeko, ogi zarakarra arroz pilaren gainean ipini. Apaintzeko, perrexil xehatua gaineratu.

Orain arteko errezetak:

:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz :: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali–oli saltsarekin :: Marrubi gazpatxoa bere sorbeteaz :: Oilasko errea entsaladarekin :: Otarrainskak tenpuran :: Perretxiko eta ganbekin betetako kuiatxoak :: Ahate urdaiazpikozko entsalada fruitu lehorrekin eta laranjazko ozpin–olioaz :: Patatak saltsa berdean :: Odolki gozozko trufak tomate– mermeladarekin