545 Zenbakia 2010-09-10 / 2010-09-17

Euskonews Gaztea

Gaiak: Gazteen Nazioarteko Urtea. Alejandro Cadena

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



2010–2011 Gazteen Nazioarteko Urtea izendatu du Nazio Batuen Erakundeak. Urte honen aldarrikapenarekin, gazteek gizarteko esparru ezberdinetan modu eraginkor batetan parte hartzea bultzatu nahi da. Gainera, sektore guztiak animatu nahi dituzte gazteriarekin zein gazte elkarteekin elkarlanean aritzeko eta hala beraien behar eta kezkak ezagutu eta gizarteari egin diezaieken ekarpenak aintzat hartzeko. Alejandro Cadena.