545 Zenbakia 2010-09-10 / 2010-09-17
Jarraian Euskonews Gazteak egindako deialdiari erantzunez, helarazi dizkiguzuen argazkietariko batzuk ikus ditzakezu.
Irailaren 15era arte duzu zure argazkia helarazteko aukera. Animatu!
gaztea@euskonews.com
Eskerrik asko!
(Argazkiak handitzeko, egin klik gainean)
Hodeietan
Gasteiztik bidali digu Blanca Lopez de Juan Abadek honako irudia.
Arrantzalearen eskuak
Honakoa ere Blanca Lopez de Juan Abadek helarazitakoa da. Eskerrik asko!
Jaietako ohiko irudia
Maider Unda arabarrak bidali digun argazkia dugu hau. Abestiak esaten duen moduan... dira, dira, zezenak dira...harrapatzen bazaitu!
Londres, kontrasteen hiria
Hain zuzen ere, Iker Etxeberriak bertan atera zituen bi argazki hauen bidez (sakatuz gero, batean elkartu ditugu), Londreseko kultura aniztasuna erakutsi nahi izan digu.
Lekorneko ogia
Maite Ithurbidek atera zuen argazkia eta honako azalpen testua helarazi digu: “Agorrilaren 8an hartua da. Lekorne herrian leheneko, duela 50 urteko, ogi joiteko tresna erabili dute bertako ogi bihia joiteko. Ogi bihia ere leheneko mota bat da, bertako nekazariek haziak atxikitzen zituzten berriz ereiteko. Ogi bihia eho dute eta horrekin taloak eskaini dituzte bertaratu zirenei. Egia erraiteko gusto berezia zuten eta onak!”
Mosku
Antxon Aguirre Sorondok helarazi digun irudi honetan, Moskuko ezkontza bat ikus dezakegu.
Paris
Frantziako hiriburuan atera zuen Eugenio Etxebestek argazkia, Alejandro VI.ren zubia ikus dezakegu bertan.
Uribarri Ganboako urtegia
Jose Mari Ruiz de Viñasprek atera zuen argazkia, eta izenburua ere bidali digu: “Erreskate lanetan”. Ezen dioskun moduan, “oporretan ere gutxien uste duzunean ager daiteke arriskua”
Luz Ardiden
Argazkikoa, Iñaki Etxezarraga Etxe musikaria da. “Aurten gitarra utzi eta bizikletan ibili gara Piriniotan. Hau Luz Ardiden mendatea igo ondoren ateratakoa da uztailaren 21ean”.
Nafarroa
Argazki eder honek Cabredo herriko etxe baten fatxada apaindua erakusten digu. Egilea, José Antonio Perales da.
Argentina
Martha Gonzalezek Iguazuko Garganta del Diabloko irudi txundigarri hau helarazi digu.
Sara
Michel Duvertek bidalitako argazkia. Bertan, Sarako plaza eta Ihalar auzoa ikus ditzakegu, udan.
Armintza
Sabina Hourcade da argazkiaren egilea. “Txori berezi baten argazkia, Armintzako portuan”
Artikutza
Eider Arzakek argazkiari buruzko xehetasuna eman digu: “Artikutzan aterata dago, Bianditz mendia igotzen ari ginela”.