545 Zenbakia 2010-09-10 / 2010-09-17

Euskonews Gaztea

Gaiak: Odolki gozozko trufak tomate-mermeladarekin

GAMARRA OSTALARITZA ESKOLA



Plater hau dastatze menuan aurkituko dugu, eta prestatzen ikasiko dugu Gasteizko Gamarra Ostalaritza Eskolaren eskutik. Argazkia: jlastras Osagaiak

Barazki–odolki bat Esku bete pinazi Esku bete mahaspasa Zati txikitan moztutako almendra Arrautza irabiatu bat 3 tomate heldu 3 koilarakada azukre beltz Mitxoleta hazien koilarakadatxo bat Tipulin xehatua Nola egin

Trufak: pinaziak eta mahaspasak txikitu. Odolkia zuritu eta barrukoa txikitu fruitu lehorrekin nahastuz. Borobiltxoak egin eta arrautza irabiatutik pasatu. Almendra txikituaz inguratu eta gorde.

Tomate mermelada: tomateak zatitu eta sutan jarri azukre beltzaz mitxoleta haziekin. Estali eta egosten utzi tomatea desegin arte. Turmixetik pasatu eta iragazi.

Bukatu eta aurkeztu: olio ugari eta berotan trufak frijitzen dira almendrak urreztatu arte. Paper xurgatzailera ateratzen dira. Platerean, mermelada apur bat jartzen da eta trufak ipintzen dira.Tipulin txikituaz apaindu.

Orain arteko errezetak:

:: Entsaladilla errusiarra eta Txitxarroa bilbotar erara :: Txerrikume konfitatua berakatzen pureaz :: Olagarro eta muskuilu entsalada patata eta ali–oli saltsarekin :: Marrubi gazpatxoa bere sorbeteaz :: Oilasko errea entsaladarekin :: Otarrainskak tenpuran :: Perretxiko eta ganbekin betetako kuiatxoak :: Ahate urdaiazpikozko entsalada fruitu lehorrekin eta laranjazko ozpin–olioaz :: Patatak saltsa berdean