
Artisautza
Olabe. Urertzeko zurginak: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Juan Pablo Olaberria Donostian jaio zen 1963ko abuztuaren 9an. José Ramón Olaberria eta Mª Teresa Egiguren senar-emazteen sei neba-arrebetatik bigarrena da.
Santo Tomas Lizeoan ikasi zuen eta arkitektura karrera egiten hasi zen. Ondoren, aitari lagundu zion arropa-dendan.
Ontzigintzari buruzko interesa zela eta, 27 urterekin Ingalaterrara joan zen, Southampton Institute of Higher Education-en (gaur egun Solent University) ontzi-arkitektura ikastera. Bertan, ontzi-arkitekturaren ingeniaritza ikasketetan, alde teorikoarekin batera, “zuraren arotzeria” lanbidearen praktika ere sartzen zen. Lau urtez ikasi zuen bertan.
Ikasketak amaitu zituenean, ikaskide eta lagun irlandar batek Karibera joatea proposatu zion, zehazki Venezuelara, bere aitaren bela-ontzia zaharberritzera. Erronka onartu zuen, eta azkenean, zaharberritu baino, goitik behera berregin behar izan zuten. 50 oin luze zeuzkan (15 m luze) ontziak. Lana amaitu zutenean, hilabete batzuetan ontzi horretan nabigatzen ibili ziren.
Gero, bertan jarraitu zuen, zurezko ontziak zaharberritzen eta konpontzen.
34 urte zituela, Trinidad uhartean 60 oinetako (18,3 m) motorrezko katamaran bat egiteko proiektuan hartu zuen parte. Oso-osorik zurezkoa zen. 8 pertsonak jardun zuten proiektuan lanean, eta 18 hilabete behar izan zituzten amaitzeko.
1999an, lagun batekin batera, Lasarte-Orian gaur egungo tailerra dagoen lekuan galdaragintza industriala egiteko enpresa bat eratu zuten. Alabaina, 2004an elkartea desegin egin zuten eta berari gustatzen zitzaion jarduerari buru-belarri ekin zion: “zuraren arotzeriari”.
2004an Ana Gaztañagarekin ezkondu zen eta 3 seme-alaba dituzte: Amaia (2004an jaioa), Mikel (2005ean) eta Helene (2006an).
OLABE Juan Pablo Olaberria Egiguren Oria Etorbidea 8, 48. pabiloia 20160 LASARTE-ORIA Telefonoa: 943 37 64 46 Faxa: 943 37 03 36 Posta elektronikoa: info@olabe.net
