541 Zenbakia 2010-07-16 / 2010-07-23

Euskonews Gaztea

Gaiak: Karraspio hondartza

ADEVE



Nahiz eta Mendexako udalerriarena izan, Karraspio Isuntza hondartzatik oso gertu dago, Lea ibaiaren beste ertzean. Itsasgoran eta itsasbeheran, azalerak duen alde handia Learen bokaleak sortutako estuario zabal eta sakonera txikikoak eragiten du. Hondoan harea eta material ugari pilatu du, hondartza sortuz. Ale fineko harea du Karraspiok, kolore horikoa.

Marea behera dagoenean, 140.380 metro karratu hartzen ditu hondartzak eta Bizkaia aldeko hondartzarik zabalena da. Halere, mareagorarekin 28.380 metro koadrotara igarotzen da, eta itsasoak irentsiko balu bezala.

Malda txikikoa izateak uretan astiro sartzea ahalbidetzen dio bainu–hartzaileari, bat–bateko sakonunerik igarri gabe eta urak nola gorputzean gora poliki–poliki egiten duen kontrolatuz. Olatu handirik ez du izaten, eta ur lasaiak dira hondartza honetakoak.

Baina kontu handia behar da ezkerraldean, errioaren ondoan, sortzen den itsaslasterrarekin. Itsasgora hasitakoan, itsaslaster indartsu batek egiten dio bultza bainu–hartzaileari bazterretik estuario barrualderantz.

Beste horrenbeste gertatzen da itsasbehera hasten denean. Baina kasu honetan are arriskutsuagoa da itsaslasterra, erriotik datorren urak berak itsasaldera eramaten baitu bainua hartzen ari den laguna.

Jende asko joaten da Karraspiora, batez ere jaiegunetan; astegunetako bainulari kopurua bikoiztu egiten delarik. Ezaugarriak

Ekipamenduak Dutxak, iturriak, paperontziak, megafonia, bizikleta–eramatekoak, oin–konketak, informazio–panelak, bidoiak,

Ekintzak Bainua, eguzkia, palak, bela, kometak, urpekaritza, zerupeko kontzertuak, hondartza–futbola.