541 Zenbakia 2010-07-16 / 2010-07-23

Artisautza

Alberto Artal. Luthierra eta dultzaineroa: Sarrera

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA



Eibarko dultzaineroa (inauterietan).

Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. Sarrera

Musika-tresnak egiten dituen artisauari LUTHIER deritzo. Aurretik ere, atal honetan inoiz jardun dugu horietako batzuei buruz. Honako hauek ditugu gogoan, besteak beste:

· José Antonio Martínez Oses eta María Ocio Ugartondo, alboka- eta txalaparta-egileak (EUSKONEWS 156. zk.).

· José Manuel Aguirre, dultzaina-egilea (EUSKONEWS 203. zk.).

Gaur beste luthier bat ekarri dugu gure artera, bera ere dultzaina-egilea: Alberto Artal. Halere, José Manuelek zurezko albokak egiten zituen eta Albertok, aldiz, metalezkoak egiten ditu.