537 Zenbakia 2010-06-18 / 2010-06-25
Gazteria politiken arloan murgilduta gauden eragileok, badakigu soberan gaia bera, korapilatsua, gatza eta desatsegina da, batez ere esparrua osatzen duten eragileen arteko komunikazio ezaren eraginagatik. Abiapuntu amankomun gabeko esparrua da.
Hasteko, arloko zenbait “aktoreek” euren burua esparruan kokatzen ez dutelako, edota bestearen aitortza faltagatik. Orduan, zeintzuk dira “gazte eragileak”? Zer da “gazte eragile bat”?. Euskadiko Gazteriaren Kontseiluan, dudarik ez dago: gazteria esparruan dabilen edonor, guztiok zer esan daukagulako (Gazteak berak, gazte elkarteak, administrazioetako gazteria sailak, gaztetxeak, asanbladak, batzordeak, lonjak, koadrilak...)
Beraz, zer demontre gertatzen ari zaio arloari? Zergatik ez du aurrera jotzen? EGKren ustetan, eragile bakoitzak garatzen duena gainontzekoek ezagutuko balute eta elkarlanean aritzeko mekanismoak sustatuko balira esparruak hobera egin lezake.
Egoera honetatik ateratzen diren beste ondorio batzuk hurrengoak dira: informazio eza, lanaren biderkatzea eta eragileen egitekoan gainjarpena. Arloko arazoek sustrai bera dute, eta era berean konponbide berbera: KOMUNIKAZIOA.
Hainbat aurrekarik arrazoia ematen digute orain arte garatu diren gazteria politiken ezagutza eza gazteen aldetik; egindakoen eragin eskasa; hiru lurraldeen artean dagoen desoreka eta Osoko politiken eta finkatze politiken arteko bereizketa murriztailea. KOMUNIKAZIO arazoak berriro, ezta?
Bestetik, egungo egoeraren inguruan egindako azterketaren emaitzak ez dute batere laguntzen: gazte eragileon arteko elkarlana falta da, erabiltzen ditugun azterketak ez ditugu gainontzekoekin egiaztatzen, ez dago eragileon arteko topagunerik edo elkarlanerako espazio iraunkorrik. Etengabeko arazoa mahai gainean behin eta berriz: KOMUNIKAZIOA.
Horregatik guztiagatik eta egoera hau gainditzeko GAZTELINK sortu genuen. Eta zer da GAZTELINK? Ba ez gutxiagorik ez gehiagorik, zehazki, hauxe da:
· Gazte eragileei zuzendutako berezko sare sozial berria. · Gazte eta gizarte eragileek antolatzen dutenaren berri izateko euskarri librea. · Eragileen arteko sareak sortzeko, indartzeko eta sustatzeko. · Eragile berriak ezagutzeko eta harremantzeko gunea. · Zuen jardueren berri emateko, gizarteratzeko eta ezagutarazteko aparteko plaza · Gazteria arloan mugitzen denaren informazioa jasotzeko bidea. · Zuen elkarterako txokoa, baita zuretzako ere.
Ez pentsatu bitan, sortu zure profila! ONGI ETORRI www.gaztelink.org-era!