Euskonews Gaztea
Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik XLIV: Guardiara, Lantziegotik
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
Ez da Arabar Errioxara gerturatzen garen aurreneko aldia, eta aurreko batean Bastida eta Lapuebla inguruetan ibili baginen, oraingoan, Lantziego eta Guardia bisitatzera gonbidatzen zaitugu. ? Zubi erromanikoaren aztarnak, Asan.Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala) Historiak lotutako bi herri
Esan bezala, asteko txangoa Lantziegon hasiko dugu, eta mahastiz inguratutako lurrek ongietorria egingo digute; ezen ardoaren lurraldean gaudela ezin ahaztu! Lantziegori dagokionez, erlazio estua izan du gaurko helmuga izango den udalerriarekin, hain zuzen ere, XVII. mendera arte Guardiaren jurisdikziopean egon zen Lantziego. Halere, 1630. urtean eskuratu zuen herri titulua, eta bere bidea erein du ordutik. Garai batzuk besteak baino oparoagoak izan ziren lantziegarrentzako, eta horren erakusgarri izan liteke urteen joan etorrietan zonaldeak izan dituen biztanle gorabeherak; XX. mendean, eta industrializazioarekin, asko gutxitu zen populazioa, zoritxarrez.
Esan beharra dago Lantziego hiru auzok osatzen dutela ?Lantziego berak, Biasterik zein Asak? eta zer ikusi eskaintzen digu parajeak. Hala, herri erdian kokatuta , XVI. mendeko San Acisclo eta Santa Victoria Parrokia ikustera joan gaitezke; eta eraikin erlijioso gehiago bisitatu gura izanez gero, antzina zeuden lau ermitetatik zutik mantentzen den bakarrera egin beharko dugu, Landako Andre Mariren ermitara. ? El Sotilloko trikuharria Laguardian. Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala)
Geure bisitaldian eraikin zibil eder ugari begiztatuko ditugu, esate baterako, urari eskainitako iturri bat. Gainera, XVIII. mendeko Armendarizko Markesaren jauregia ?parrokia alboan; edota Asa auzoan dagoen zubi erromatarra. Baina ezin gara joan Huerto del Fraile izeneko parkea bisitatu gabe. Guardiara bidean
Sebastian Iradier Salaberri (1809?1865) musikariaren jaioterria atzean utziko dugu, eta gure helmugara zuzenduko dugu noranzkoa. Historiaurreko aztarnak aurkitu ziren zenbait dolmenen azpian; hala nola, Los Molinos, San Martin zein Sotillo trikuharriak. Baina beste aurkikuntzarik ere egin zen Gurdiako lurretan, hain zuzen ere, Burdin Aroko herri baten testigantza: La Hoya. ? La Hoyako aztarnak. Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala)
Halere, tokiaren aurreneko aipamen idatzia, 1095. urteko dokumentu batzuetan agertu zen, Logro?oko foruetan, non lurrak Guardiaraino iristen zireneko aipamena egiten zen. Ordurako, gaztelua ere bazeukan Guardiak, Gaztelaren erasoetatik defendatzeko xedez X. mendean Santxo Abarkaren aginduz altxatutakoa. Gainera, XII. mende inguruan, gotortu egiten zuten herria babes handiagoa bilatu asmoz; eta egun oraindik horren erakusgarri diren ate eta harresi zatiak ikus datiezke.
Baina Guardia bisitatzera pasatu eta Santa Maria eta San Juan elizak aurkituko ditugu, hain zuzen ere, Euskadiko Monumentu Nazional izendapena jaso zuten biek. Aurrenekoari dagokionez, XI?XV mende inguruetan eraiki zuten; XII?XIII. mendeetan zehar bigarrena.
Gainera, Samaniego Jauretxea (XVIII), Plaza Nagusia, edota aurretik aipatu dugun La Hoya bera ere ikustera animatzen zaitugu. eta Arabar Errioxan egonda, zenbait upategik ere bisitak antolatzen dituzte euren eraikinetan. Ez da plan txarra egun pasa egiteko, ezta? Orain arteko ibilaldiak: :: Bizkaia :: Nafarroa :: Gipuzkoa :: Ipar Euskal Herria :: Araba Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com