535 Zenbakia 2010-06-04 / 2010-06-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik XLIII: Bortziriak

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Bortziriak Nafarroan kokatutako eskualdea dugu. Honako herriek osatuta dago: Igantzi, Etxalar, Arantza, Lesaka eta Bera. Gaurko txangoa biztanle gehien dituzten bi udalerrietan burutuko dugu, hain zuzen ere, Beratik hasita, Lesakaraino joango gara. Berako Altzate auzoa. Bidasoa ertzean

Bera bisitatuz hasiko dugu gaurko hitzordua. Historian zehar bere izenak aldaeraren bat edo beste eduki du; 1366ko dokumentu batzuetan Bera moduan izkiriatuta agertu arren, ondoren, Tierra de Bera (1565) zein Bera del Reino de Navarra (1622) moduan ere dokumentatua izan zen.

Beste hainbat herritan bezala, inkisizioaren eragina nabaritu zuen XVII. mendean Berak, eta zenbait biztanle sorginkeriaz akusatu zituzten salaketa faltsuekin. Erlijiosoak ere ez ziren seinalatuak izatetik libratzen, eta horren erakusgarria da Berako elizako Catalina Xopalda mojaren kasua. Agiñako monumentuak. Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala)

Utz ditzagun baina, garai gogor haiek atzean, eta abia gaitezen Bera hobeto ezagutzera, turismo pixka bat eginez. Udalerrian hainbat eraikuntza zibil eta erlijioso eder altxatu dira historian zehar, eta horietariko batzuk bisitatzeko probestuko dugu; gehienak XVII eta XIX. mendeen artean jasotakoak dira.

Zibilen artean, udaletxe barrokoa (1773); XVIII. mendeko Agirre Jauregia; Zelaia eta Larrunbe Etxea ikustera joan gaitezke. Gainera Pio Baroja idazle beratarrak (1872–1956), 1912. urtean Itzea etxea erosi zuen Altzate auzoan. Eraikin erlijiosoei dagokienez, San Esteban parrokia gotikoa (XVI) zein San Antonio Padua eliza neoklasikoa (1838) ditugu ikusgai. San Fermin jaiak Lesakan. Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala) Lesakara

Bortzirietako bigarren herri handienera egin eta 6,5 kilometrotara dagoen Lesaka ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Tokiaren aurreneko aipamena Hondarribiko herriak 1203an foruak eskuratu zitueneko dokumentu batzuetan agertu zen. Baina historiaurrean ere bertan jendeak bizi zela jakin badakigu, Agiña mendian trikuharriak baitaude. Toki berean, eskultura modernoagoak ere begiztatuko ditugu, hain zuzen ere, Aita Donosia kaputxinoaren omenezko Jorge Oteizaren artelana, eta Luis Velletek eginiko kapera.

Herritik bueltatxo bat ematera animatuz gero berriz, Lesaka bere osotasunean altxor arkitektonikoa dela ikusiko dugu. Estilo barrokoa duen udaletxea 1668an eraiki zuten herri erdia; Arretxea kalean XV. mendeko Zabaleta Dorrea begiztatuko dugu, –bitxikeria gisa, Independentzia Gerra deiturikoan, Wellington jeneralaren egoitza izan zen. Egurrezko egitura duen Bikariobaita (XVI–XVIII); San Martin de Tours eliza (XVI) edota San Anton ermita (XVI) ikusgarriak dira.

Bestalde, jaiak entzutetsuak ditu Lesakak eta urtero jende andana biltzen da bertan ondo pasatzeko gogoz; ziurrenik, Inauterietan eta San Fermin jaietan gerturatzen da bisitari gehien Bortzirietako herri honetara. Giro paregabean murgiltzen da herria guztien gozamenerako.

Beraz badakizu, festa giroa gustuko baduzu, egun anitz dituzu bertaratzeko; baina aitzakiarik ez da behar Bera eta Lesakaz gozatzeko! Orain arteko ibilaldiak: Butroitik Barrikara Bastidatik Lapueblara Bardearen itzalean Lapurdiko mugan Artikutza, uharte bat barnealdean Karrantzan barrena San Adriandik Uxue eta Xabier Baxenabarren zehar Deba–Zumaia Busturialdea: Gernikatik Gaztelugatxera Valderejoko altxorra Iratiko oihanean barna Urbasa eta Andia Parke Naturala Gorbeia Parke Naturala Lekeitio–Ondarroa, Mendexatik igaroaz Goierri ezagutuz Korresetik Maeztura, paisaiaz gozatuz Durangaldea Lizarra inguruetan Txingudiko badian Mungia aldean Uribarri Ganboa urtegia inguratuz Erriberrira bidean Pasaia–Astigarraga Zuia hobeto ezagutuz Arratiako txokoak Baiona Ttipitik aurrera Los Arcos–Viana Mauletik Ospitalepera Ibarrangelu–Elantxobe Gesaltza Añana Balmaseda Zerain eta Segura Aretxabaleta eta Lasarte Aretxabaletatik Urkulura Garrüzetik Donapaleura Iruñea zaharrean Gasteizko Eraztun Berdea Mendarotik Mutrikuraino Azkaratetik Arrosara Berriatua–Amoroto Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com