Euskonews Gaztea
Gaiak: Jagoba Etxarandio. Futbolaria
Begoñazpiko ikasleakArgazkiak: Joseba Etxarandiok utzitakoak
Gaur, Jagoba Etxarandio , Barakaldo Futbol Taldeko erdilariari elkarrizketa egin diogu. Jagoba 17 urteko mutila da eta futbolean jokatzeaz gain bere adineko edozein gaztek egiten duen bizimodua darama.
Zelan hasi zinen futbolean jokatzen? Zergaitik?
Ba, galdera hau oso sinplea da baina... ez dago arrazoi konkreturik. Izan leike ia guztiok hasi ginelako klasean edota nire anaiak irakatsi eustalako.
Izan ere, anai zaharragoa dot eta oroitzen naiz beragaz jokatzen nebazan uneez. Azken batean ondo aukeratu nebala esan daiket, bestela ez nintzen elkarrizketa hau egiten egongo!
Zer da futboletik gehien gustatzen zaizuna?
Hasteko talde handi baten barruan egoteak asko irakasten deuskula uste dot. Pertsona ezberdinak, jokaera desberdinak eta igandeko partiduaren irrika, noski!
Gainera, oraindino ezin izan dot deskribatu nolako poza sentitzen dodan gola sartzean edota final bat irabaztean. Baina talde baten parte izatearekin geratuko naz.
Nolakoa da zure taldekideekin eta entrenatzaielarekin daukazun harremana?
Beti dago zerbait. Hasteko, entrenatzailearekiko harremana ona izatea funtsezkoa da gerora ere jokatu gura badozu. Arlo horretan ondo nabilela uste dot. Taldekideekin be harreman ona daukat baina beti dago zerbait, badakizu.
Entrenatzean hainbat gauza gertatzen dira, batik bat, nire taldekide batekin. Bera ez da jokalari teknikoa baina bai indartsua eta beti dago zentzurik gabeko ostiko zein kolpeak emoten eta horrek ernegarazi egiten deusku.
Entrenamenduak eta partiduak oso gogorrak dira? Oso nekatuta amaitzen dozu?
Entrenamenduen kasuan entrenatzailearen arabera izaten da. Orain daukadanak ez dauz entrenamendu gogorrak prestatzen normalean, baina noizean behin entrenamendu fisikoren bat jartzen deusku...
Eta partiduen kasuan be aldea dago. Erdilari jokatzen badozu asko nekatzen zara, baina partidu osoa jokatzen badozu atzelari izanda gitxiago nekatuko zara. Niri behintzat hori gertatzen jat! Hala ere, erresistentziaren arloa ez da inoiz nire espezialitatea izan eta hurrengo denboraldirako helburutzat jarri dot. Barakaldoko gazte-erregional taldea.
Zure etorkizunari dagokionez zer plan daukazu?
Oraingoz ez dakidan gauza da hori...Beno,niri gustatuko litxakit behintzat futbol profesionalera heltzea edozein maila dela ere. Nahiz eta hori erraz daukadan Barakaldon egonda.Baina gerora aukera eta zortea badaukat zerbait handiagoa egiteko abagunea euki gurako neuke. Lehen maila, bigarrena...
Gainera Koikili eta Toqueroren kasuak nire ametsak betetzeko adibide argiak dira eta horreen ildoa jarraitzeak indarra ematen deust.
Argi dago futbola gustuko dozula, baina beste kirolen bat badozu gustuko? Zer nahiago dozu kirola ikusi ala zuk zeuk praktikatu?
Bai, badot futbola ez dan gogoko kirolik, adibidez, txirrindularitza. Gainera ez telebistaz jarraitzeko bakarrik, bizikletan ibili ere egiten naz. Bestalde saskibaloia dago. NBAk emoten dauan ikuskizunagaitik eta oraintsu gainera, ACBa jarraitzen hasi naz eta joko teknikoagoa erabiltzen dabenez, gustatzen jat.
Denboraldi honetan lesio bi izan dituzu. Oso gogorra da zure taldekideak futbolean jokatzen ikustea eta zuk ezin izatea,ezta?
Dozun lesioaren arabera izaten da hori. Nik uste lehenengoak min handiagoa emon eustala. Ez egiten eustan minagaitik, baizik eta justu garai haretan hasi nintzalako partiduak jolasten eta lesioak neroan erritmoa etenarazi eustalako.
Lehenengoak hilabete bi KO itzi ninduan. Bigarrena oraintsu pairatu dot; denbora laburrerako izan da eta honek ez deust hainbeste kalte egin. Jagoba taldekideekin entrenatzen.
Bigarrena izan baino lehen barriro hasi nintzan erritmoa hartzen eta partidu asko jokatu nebazan. Holan jakin neban maila ona neukala taldean jokatzeko eta lehenengoan ez bezala, bigarrenaren ostean ,seguru nago bueltan barriro izango dodala lekua taldean.
Badozu futbol profesionaleko jokalari gogokorik?
Ez daukat preferentzia handirik, baina posizio batzuk hartuta asko gustatzen jataz Beckenbauer edo Milan taldeko erdilaria dan, Gattuso.Badakit biek defentsa lanetan aritu eta aritzen dirala baina hori da niri gehien gustatzen jatana, defentsa.
Futbolak ikasketarako denbora kentzen deutsu?
Egia esan denbora libre askorik ez daukat baina ondo jakin behar da denbora ustiatzen. Hala ere, entrenatuko ez baneu ez neuke probetxuzko beste gauzarik egingo.Niri entrenatzeko orduak ezin deustiez ukitu eta zerbaitek barrutik bultzatuko ninduke ezer ez egitera, seguru.
Modu berezi batean gogoratzen dozun golen bat badozu?
Bai. Baina ez askorik, gero! Bat oso barruan daukat gordeta, txikitan sartu nebanekoa. Futbol–5ean jokatzen nebanekoa. Garai haretan nire adinekoak multikirola egiten genduan nahiz eta nik futbola bakarrik egin gura neban.Azkenean lortu neban nire anaia zaharragoaren taldean sartzea eta bertan geratu nintzan.
Aldeko sake normal bat izan zan, zelai erditik piska bat aurrerago, taldekide batek goitik pasatu eta bitan pentsatu gabe txilenaz jaurti eta gola sartu neban. Sartu eta gero errege sentitu nintzan eta taldekideen artean desagertu nintzan ospatu bitartean.
Eskerrik asko Jagoba, ia hemendik aurrera zortea dozun eta futbol mailan nahi dozuna lortzen dozun!