535 Zenbakia 2010-06-04 / 2010-06-11
Burdinibarra BHI Trapagarango San Gabriel auzoan kokatutako bigarren hizkuntzako institutua da. Trapagaran Bizkaiko Nerbioi ibaiaren ezkerraldeko haran bat da, eta populazioaren gehiengoa jatorriz erdalduna bada ere, ikastetxe honetako ikasle guztiok euskaraz ikasten dugu.
Burdinibarran DBHko 6 talde eta batxilergoko beste 5 daude eta 400 ikasle inguru ditu ikastetxeak.Gu DBHko 4.mailako hiru mutil gara eta gure iritzi pertsonala emango dugu Burdinibarran dagoen egoerari buruz. Jorratuko ditugun gaiak heziketa, materialaren egoera eta institutuaren barruko kirol guneak dira. Heziketa
Dirudienez, gero eta alferragoak gara ikasleak gure aita–ama eta aitona–amonekin konparatuta. Gure institutuan ikasketak aurrera ateratzea beste leku askotan baino errazagoa da, nahiz eta pixka bat kostatu. DBH–ko ikasleen %90ak edo gehiagok DBHko titulua ateratzen du, %8ak ez du ateratzen eta beste leku batzuetara doa (modulu bat egitera, adibidez) eta %2a kaleratzen edo beste leku batera bidaltzen dute ikasketak errazago amaitzeko. Ehuneko hauek ez dira zehatzak baizik eta gutxi gora–beherakoak. Datu hauekin ados eta pozik gaude, gu ehuneko %90 horretan gaudelako. Burdinibarrako patioa. Materialaren egoera
Gure institutuaren materiala bai klaseetan bai tailerretan ez da oso egokia klaseak behar bezala emateko. Tailerrean materiala falta da jendeak lapurtu egiten duelako. Ordenagailuei begira ez daude batere txarto beheko solairuan, ez liburutegian, ezta azken solairuan ere. Gure institutuan bi arbela digital, bi proiekzio kanioi eta musika gelan dagoen telebista paregabe bat (plasmakoa) ditugu. Institutuaren barruko kirol–guneak
Gure institutuak futbol zelai bat, hiru saskibaloi kantxa, boleibol–sareak, bi ping–pong mahai eta frontoi estali bat ditu (hori guztia patioan). Arazoa gimnasioa da, non sabaiak gutxiegi neurtzen duen eta espazio txikia dagoen. Iritzi orokorra
Institutu hau hurrengo belaunaldiak ondo hezteko egokia izango dela uste dugu. DBHko ikasketak eta batxilergoko ikasketak ondo amaitzeko institutu aproposa da Burdinibarra institutua.