535 Zenbakia 2010-06-04 / 2010-06-11

Euskonews Gaztea

Gaiak: Sahara

ALVAREZ, David EDDE, Takeyu

Trapagarango Burdinibarra BHIko ikasleak (DBH 4. maila)



Sahara munduko basamortu handiena da, 9.065.000 km karratukoa. Mendebaldean Ozeano Atlantikora heltzen da, ekialdean Itsaso Gorrira eta iparraldean Atlas mendietatik Mediterraneo itsasora. Afrika bitan banatzen du eta 2,5 milioi urte baino gehiago ditu.

Dagoeneko badakizue gutxi gorabehera nolakoa den Sahara orokorrean, baina gu bereziki Algeriako hego mendebaldean, Tinduf–eko Hamadan, zentratuko gara, hau da, basamortu osoko atalik latzenean. Argazkia: Celso Flores Historia

Eremu horren basamortutzeak Sahararen isolamendua eragin zuen. Hala ere, gameluen ekarpenak Afrikako merkataritza biderik garrantzitsuena bihurtu zuen Sahara. VIII. mendean Islama heldu zen Saharara eta berehalako arrakasta izan zuen. Garai hartan jendea musulmana bihurtu arren, bereberra izaten jarraitu zuen.

Espainiak Saharako zati bat eskatu zuen 1884an (arrantza eta fosfato meategiak zirela–eta) Berlingo konferentzian lortu egin zuen. Gero zati hori handitzen joan zen eta bitan banatu zen, 1958an Sahara Espainol izena hartuz.

Urte batzuk geroago, 1975an, Franco hilzorian zegoenean, Marokoko erregeak, Espainiako egoera aprobetxatuz, Martxa Berdea mugimendua antolatu zuen, Nazio Batuen Erakundeak Saharari agindu zion erreferenduma saihesteko.

Orduan, Marokoko armadak Sahara inbaditu zuen eta saharar gehienek alde egin zuten basamortuan zehar, non bonbardatuak eta sarraskituak izan ziren. Egoera horri aurre egiteko, Aljeriak lur zati bat eman zien Saharako basamortuko eremurik latzenean. Bertan, Hamada del Tinduf–en, ezarri zituzten gaur egungo errefuxiatuentzako kanpamentuak. Errefuxiatuentzako kanpamentuak

Saharan lau kanpamentu (Wilaya) daude, 6 edo 7 herritan (Daira) banatuta. Herri bakoitza hainbat auzotan banatuta dago. Hauek dira lau kanpamentuak eta bertako herriak:

–Auserd: Tichla, Aguenit, Güera, Bir Ganduz, Miyec eta Zug. –Aaiún: Dchera, Bucraa, Güelta, Amgala, Daora eta Hagunía. –Smara: Farsia, Mahbes, Bir Lehlu, Tifariti, Hausa, Echederia eta Mheriz (berria). –Dajla: Argub, Umdraiga, Ain Beida, Bojador, Glaibat–Elfula, Yrefia eta Bir Enzaran. Argazkia: revenque

Bizitza errefuxiatuentzako kanpamentuan

Kanpamentu hauetan 200.000 pertsona inguru bizi dira. Gehienak emakumeak, zaharrak edo umeak dira, gizonak gudan baitaude. Bertan, udan eta itzalean 55°eko tenperatura dago. Kanpamentuetan ez da ezer ekoizten, guztia kanpotik eraman behar da. Familia bakoitzak hau jasotzen du hilero: kilo bat dilista, kilo bat indaba, kilo bat pasta, kilo bat arroz, esne–hautsa eta litro bat olio pertsona bakoitzeko (senarra izan ezik). Horretaz gain, irin zaku bat eta butano ontzi bat. Bestelakoak, esate baterako, haragia, fruta edo barazkiak, bakarrik kontsumitu ditzakete dirua edukiz gero. Hala ere, zoriontsuak dira eta daukaten guztia konpartitzeko prest daude. Kanpamentuetan haurrentzako eskolak daude, ikasteko aukera eduki dezaten. Ekintza bereziak

FiSAHARA: ekintza honek Sahararen autodeterminazioa aldarrikatu egiten du zinemaren bidez. Aisialdirako ekintzak, ekintza kulturalak eta ekintza entretenigarriak jartzen dira martxan modu hezigarrian. FiSaharak errefuxiatuei pelikulak ikusteko eta aktoreak ezagutzeko aukera ematen die.

Futbol partida: ekintza honen helburua herrialde azpigaratuetako gazteen hezkuntza, osasuna eta gizarteratzea garatzea da, kirolaren bidez. Partida honetan sahararrek hemengo futbol talde ezagun baten kontra jokatzen dute. Adibidez, Erreala edo Kordobaren aurka. Aminatou Haidar

Batzuek diotenez, Marokon jaio zen 1966an. Beste batzuek esaten dute, Saharan jaio zela 1967an. Pertsonen eskubideen aldeko ekintzailea da eta guztiok ezagutzen dugu 2009an gertatutako gatazkarengatik: Marokoko gobernuak mendebaldeko Saharara itzultzea eragotzi zion bertako aireportuan bere nazionalitatea sarrera–agirian jartzeko eskatu ziotenean sahararra zela esan zuelako. Hau dela–eta, Espainiara kanporatua izan zen, Lanzarotera hain zuzen ere, 32 egunetan egon zelarik ezer jan gabe hango aireportuan, Aaiun–tik bota zutelako ilegalki.

Egun asko sufritzen egon ondoren, lortu zuen Marokoko gobernuak bere Sahararako itzulera onartzea. Ekintza hau Sahararen independentzia lortzeko pauso garrantzitsua izan zen.