525 Zenbakia 2010-03-19 / 2010-03-26

Artisautza

Rosa Garralda. Decoupage sistema eta harea-koadroak: Historia

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Historia

Découpage hitza, frantsesezko découper (ebaki) aditzetik dator. Izan ere, decoupage teknika marrazki edo motibo bat ebaki eta gero beste euskarri batean txertatzean baitatza. Sistema horren bidez apaindutako altzarietan, adibidez, apaingarria (lorea, txoria, etab.) zuraren gainean itsasten da, eta, lehortu eta atxiki ondoren, geruza xume bat ematen zaio, gehienetan esmalte gardena erabiliz. Antzeko zerbait egin daiteke bestelako materialekin ere: metalarekin, harriarekin eta abarrekin.

Teknika hori Europan sortu zen XVII. mendearen amaieran. Gero herrialde guztietara hedatu zen eta, Victoria I.aren garaian, bere unerik gorena izan zuen Ingalaterran. Venezian, berriz, marketeriaren teknikarekin alderatu eta “Veneziako arte pobrea” esaten zioten.

Hasieran, erlijioarekin lotutako gaiak, loreak, txoriak, etab. izaten ziren motiborik ohikoenak. Gehienbat zurezko altzariak apaintzeko erabiltzen ziren: armairuak, kutxatzarrak, mahaitxoak, aulkiak, ohe-buruak, erretiluak, etab.