525 Zenbakia 2010-03-19 / 2010-03-26

Artisautza

Rosa Garralda. Decoupage sistema eta harea-koadroak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Rosa Garralda Zangozan jaio zen 1962ko abenduaren 11n. Jaioterrian, UBI arte ikasi zuen. Txiki-txikitatik oso gogokoak zituen musika eta eskulanak: jostea, gurutze-puntua bordatzea, margotzea, etab.

Julian Pozarekin ezkondu eta seme bat dute, Rubén, 1982an jaio eta automobilgintzan lan egiten duena.

Senarra garraiolari denez eta etxetik kanpo ordu asko egiten dituenez, Rosak astialdi luzeak izaten ditu eta 2003an artisau-lanak egiten hasi zen. Bitxia bada ere, Julian senarrak ere oso gogokoak ditu eskulanak eta astia duenean eltzegintzan jarduten du.

Rosa Garralda Aspra kalea, 5 31487 LEDEA / NAFARROA Telefonoa: 637 53 18 17 Emaila: elaia39@yahoo.es