522 Zenbakia 2010-02-26 / 2010-03-05
Bullyinga eskola askotan ikusten den arazoa da eta oro har, gauza askorekin erlazionatuta dago. Argazkia:John Steven Fernandez
Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen jazarpena bezala definituko nuke nik, euskadi.net–en dioten bezala. Gai honi buruz iritzi asko daude bai sarean eta bai egunkarietan, baina guztiak lau multzotan banatuko nituzke:
1) Bullyinga sufritzen duten pertsonak. 2) Bullyinga eragiten dutenak. 3) Bullyinga sufritzen duten pertsonen gurasoak. 4) Adituak.
Nire iritzia kokatzeko, aipatu berri dudan lehenengo taldekoen iritziaren oso antzekoa da, bullyinga ez zait ondo iruditzen eta gainera hor beti egon den arazo bat izan da.
Lehen aipatutako arrenekoen kasuan ez zaie bullyinga normala iruditzen, eta ahal duten guztia egiten dute hau ezeztatzeko, interneten honen adibide oso argi bat aurkitu nuen: Hau da interneten aurkitu dudan aburu bat:
“Ikastetxeko jazarpena edozein ikastetxeetan oso ohikoa den gertaera da, minbizia balitz bezala bizikidetza hondatzen den zerbait eta zoritxarrez, ia konponbiderik ez duen gaia da, nahiz eta irakasle, zuzendari eta abarrek ahaleginak egin.” Argazkia: trix0r
Bullyinga pairatzen dutenen pertsonen gurasoen kasuan antzeko iritziak irakur daitezke edonon. ziren, eta esate baterako, honako adibidea jasotzen du; ama batek egunkarira bidalitakoa da:
“Arazo honen kontura horrenbeste urte, egun eta ordu izan dira nire semeak sufritu dituenak eta sufritzen dituenak... Egunen batean guztion laguntzarekin, gure seme–alabek pairatzen duten bortizkeria emozional eta psikologiakoa geldiaraziko dugula pentsatzeak lasaitu egiten nau.”
Horiek dira iritzi adierazgarri batzuk, baina arazoa normaltzat hartzen duen jendea ere badagoela aipatu dugu, hau da, egoera latzaren eragileak direnak eta ez diote gai honi garrantzia asko ematen. Haien iritzia gehienbat bullyinga gertatzen den zerbait dela da, normaltzat ikusten dute. Adituen iritzia tratatzen badugu, 1 eta 2 kasuekin bat datorrela ikusiko dugu askotan.
Nik dudan galdera hau da: nor da bullyingaren sortzailea? Gehienetan irakasle eta gurasoek umeen ardura izan behar dute fenomeno hau ez emateko; baina norbaiti gertatuz gero, sufritzen duen pertsona lagundu beharra dute.
Amaiera bezala esan nahi nuke, arazo hau prebenitzeko sufritzen ari direnei soluzio bat bilatzen laguntzen saiatu behar direla uste dut, ezen oso zaila izan arren, betirako desagertu behar den arazo bat da.