521 Zenbakia 2010-02-19 / 2010-02-26
Lehen, misionestak ziren Ursuiako kolegioan. Garai horretan kolegioa, “Hazparneko San Josep kolegioa” deitzen zen eta Espainiatik jiten ziren ikasle batzuk biltzen zituen. Hala nola, 100 ikasle espainolak edo bizkaitarrak ziren eta hor ziren frantsesa ikasteko; bainan, gerla eta gero, ez ziren gehiago jiten.
Berriz, 1911an ikastetxea Santa Teresa parrokiaren eskutara pasatzen da bainan kolegioa misionisten eskutan egoiten da eta 1911tik 1920raino, misionistek, hezkuntzarik errezibitu ez duten neska batzuk eskolatzen dituzte. Hala, 1918tik 1933raino Lopez De La Vega jaunak –misionisten zuzendaria dena– maneatzen du Jean Gasteluren laguntzarekin eta 1933an, Lopez De La Vega, Hazparneko zahar etxerat joaiten da eta Gasteluk hartzen du bere segida. San Josep
Lehenik misionistak baziren San Josep kolegioaren 1933an Gasteluren gidaritzan zegoten. Lehen urtean baziren bakarrik 30 ikasle eta 5 irakasle; Jean Gastelu zuzendaria, Goyhenetche apeza, Oxoby apeza, Harriet apeza eta Sedes apeza. Santa Teresarekin batera.
Bigarren urtean 90 ikasle baziren, bainan bakarrik mutikoak ziren. 1960raino Jean Gastelu zuzendaria zen. Biziki zorrotza zen eta erlijioak leku handia zuen hezkuntzan ; arratsalde guziz zuzendariak irakurtzen zuen arratsaldeko hitza eta larunbat guziz zuzendariak banatzen zituen zigorrak eta sariak ikasleei.
1959 ko martxoaren 19an zuzendaria kanbiatu zen eta Piarres Charriton hautatua izan zen. Hastapenean nahi zuen zapatagintza eskola bat egin; joan zen Pariserat ikusteko nola ziren zapatagintza eskolak. Bainan, sobera konplikatua atxeman zuen : irakasleak formakuntza berezi bat segitu behar zuten.
Azkenik, eskola tekniko bat bilakatu zen 280 ikasle eta 20 irakasleekin. Lehen urtean baziren bi sail : CAP eta BEI. Bigarren urtean kanbiatu da eta hiru sail sortu ziren: Modernoa, Teknikoa eta Laborantza. Denbora hartan mutiko kolegio bat zen. Denbora berean Santa Teresa eskolan bazen lehen hezkuntza eta kolegioa mistoa. Ursuia kolegioa
Xehetasun batzu ukaiteko Ursuia kolegioaren historiaz Roche–Rouzade zuzendariarekin, elgarrizketa bat egin dugu. Ursuia ikastetxea, gaur egun.
Noiz San Josep bilakatu da Ursuia ?
San Joseph lizeo tekniko bat zen 1971an, Santa Teresa lehen hezkuntza bilakatu eta Ursuia kolegioa sortu da.
Noiz mistoa bilakatu da ?
Izenaz kanbiatu denean, 1971an.
Gaur egun zonbat ikasle badira ?
285 ikasle.
Eta zonbat irakasle?
Badira 26 irakasle.
Hitz guttitan, Ursuia kolegioa biziki zaharra da eta ainitz aldatu da. Hala nola, misionistak egon dira luzaz eta sortu dute San Josep. Gero Jean Gastelu bilakatu da zuzendaria, eta “Modernoa”, “Teknikoa”, eta “Laborantza” sailak sortu ditu. Azkenik, Ursuia bilakatu da 1971an. Gaur egun badira oraino aldaketak, adibidez, murru berri bat eraikitzen dute eta aparkaleku berri bat ukanen dugu birrotoendako.
Milesker handi bat Eyherrabide jaunari, Roche Rouzade zuzendariari, eta Piarres Charrittonri haien laguntzarentzat.