520 Zenbakia 2010-02-12 / 2010-02-19

Euskonews Gaztea

Taldea: Istingor arrunta

ADEVE

ADEVE

Latinez:Gallinago gallinago Gaztelaniaz: Agachadiza com?n Frantsesez: B?cassine des marais Ingelesez: Common Snipe

Deskribapena Oilagorraren (Scolapax rusticola) antzekoa da, moko luzea, buztan laburra eta lumaje mimetikoa baitu. Hala ere, istingorra txikiagoa da, eta mokoa proportzionalki luzeagoa du. Lumajea ere ez da horren gorrixka, horiz zipriztinduta baitago, baina oilagorraren kasuan gertatzen den bezala, espezie berekoen lumajea aldakor samarra dela kontuan hartu behar da. Azkar eta sigi-saga aireratzen da, kantu zakar berezia sortzen duen bitartean. Tximeleta izenaz ezaguna den istingor txikia (Lymnocryptes minimus) baino tamaina handiagoa eta moko askoz laburragoa duenez, erraz desberdinduko ditugu.

Tamaina Luzera: 25-28 cm. Hego luzera: 42-45 cm.

Biologia Ale migratzaile gehienak azaroan agertzen dira, baina irailetik hasita abendura arte ale ugari iristen da. Landazabaleko larre hezeetan pausatzen dira, baina eragozpenak ugari badira, ingurune lasaiagoetarantz abiatuko dira. Istingor arrunta, ilunabarrean, lur-zizareen eta bestelako ornogabeen bila aritzen da. Mimetikoa denez, aireratu arte ez da ikusten. Bat-bateko hegaldietan sigi-saga mugitzen da, oihu eta soinu erlats ugari sortzen duen bitartean. Hegazti hau behatzen denean ingurune desberdinetan aurkezten duen portamoldea kontuan hartu behar da: ingurune hezean dagoenean, aireratu eta berehala, zertxobait aurrerago, pausatuko da, baina landazabalean, hegaldi luzeagoak burutuko ditu, begien bistatik ezkutatu arte. Otsaila edo apirilak aldera ugal-tokira itzultzen hasiko da. NATURAREN AHOTSA aldizkaritik hartuta.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen.