Euskonews Gaztea
Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik (XXVI): Zuia hobeto ezagutuz
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
Zuiako koadrilaren parte diren bi udalerritan geldiunea egingo dugu gaurkoan eta modu horretan, Zigoititik abiatuko dugu txangoa. Bertako bazterren xarmaz gozatu eta Arabako lurralde izanik ere, Gipuzkoa eta Bizkaitik horren gertu dauden lekuetan barneratuko gara Maurga udalerria. Argazkia: Antxon Aguirre Sorondo. (3digitala) Arkitekturaren aberastasunez blai
Zigoitiaren enkantua, besteak beste, Gorbeiako Parke Naturalaren gertutasunean dago, baina kasu honetan jendeak sortutako altxor batzuen bila abiatuko gara. Hala, arkitektura gustuko duenak, udalerria osatzen duten 17 herrietan sakabanatuta –besteen artean, Ondategi, Gopegi, Larrinoa, Maurga edota Zestafe– mende eta ondorioz, estilo ezberdinetako eraikinekin egingo du tupust. Bakoitzak bere historia kontatzen dio bisitariari, iraganeko garaien pasarteak jasotzen baitira eraikuntza horien fatxadetan, aldareetan, margoetan...
Hala, esate baterako, Maurgako kontzejuan XVIII. mendeko San Bartolome parrokia neoklasikoa aurkituko dugu; Gopegira urreratuz gero, berriz, Erdi Aroan altxatutako Jasokundeko Andra Mariren elizak denboraren iragaiteari tinko eutsi diola ohartuko gara. Zestafen, San Nikolas Parrokia (XIII) eta Gorostizako San Pedro baseliza –inguru haietako eraikin erlijioso zaharrena– kontenplatzeko tartetxo bat hartzeak mereziko du.
Halere, Zigoitia inguruak garai bateko pisuzko sendien bizitoki izan ziren, eta modu horretan, aberastasuna ez dago erlijio kutsuko tenpluetan; baserri, dorretxe eta jauregi txikien presentziak ere erakargarri egiten du udalerria. Modu horretan, XV–XVI. mendeetan eraikitako Hurtado de Mendozatarren dorretxea, edota Gopegin dagoen Goikoleatarren dorretxeak aipa genitzake. Legutio. Legution helmuga
Halere, lekualdatu eta Legutio aldera abiatuko gara, eta horretarako, Urrunagako urtegiaren bestalderaino iristea funtsezkoa izango dugu. Baina bide horretan, urtegiak berak eskaintzen dizkigun ikuspegi ederrekin gozatu nahi izanez gero, zergatik ez tartetxo bat hartu horretarako!
Aurrera egin eta gure helmugara iritsiko gara. Legutio bera, XIII–XIV. mendeetan sortutako herria da eta historian zehar zenbait gertaera garrantzitsuren testigu izan da. Esate baterako, bandoen arteko gerren pasarte batzuk eman ziren bertan XV. mendean, Bigarren Gera Karlistakoak XIX.ean zein Gerra Zibilekoak, XX.ean.
Baina Legutiok historiaz gain, bestelako ekarpena egiten dio bisitariari jakin–mina asez. Ezen zoritxarrez, herriak sute eta bestelako kalteak jasan bazituen ere garai batetan, oraindik antzinako monumentuak aurkituko ditugu. Besteak beste,, XVI. mendeko San Blas parrokiak, Santa Engraziko Ermita gotikoak, edota alde zaharrean aurki daitezkeen etxeetariko batzuek ere bere izateaz aberasten dute herria.
Hurrengo irteeran pentsatzen hasiak gara dagoeneko. Bien bitartean eta gaurko proposamenarekin, Araba apur bat hobeto ezagutzera animatzen zaituztegu. Orain arteko ibilaldiak: Butroitik Barrikara Bastidatik Lapueblara Bardearen itzalean Lapurdiko mugan Artikutza, uharte bat barnealdean Karrantzan barrena San Adriandik Uxue eta Xabier Baxenabarren zehar Deba–Zumaia Busturialdea: Gernikatik Gaztelugatxera Valderejoko altxorra Iratiko oihanean barna Urbasa eta Andia Parke NaturalaGorbeia Parke NaturalaLekeitio–Ondarroa, Mendexatik igaroazGoierri ezagutuzKorresetik Maeztura, paisaiaz gozatuzDurangaldea Lizarra inguruetan Txingudiko badianMungia aldeanUribarri Ganboa urtegia inguratuz Erriberrira bidean Pasaia–Astigarraga Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com