520 Zenbakia 2010-02-12 / 2010-02-19
Euskal Artzain Txakurra bi barietate dituen arraza homogeneoa eta espezie ugaria da; “Iletsua” eta “Gorbeiakoa”, dira txakur motak. Iletsua barietatearen jatorrizko eremuak Euskal Herriko hainbat artzaintza–eremu ezberdin hartzen ditu barrua. Gorbeiakoa ostera, Bizkaia eta Araba artekoa da, Gorbeiako mendi ingurukoa eta Gorbeiako Parke Naturalekoa hain zuzen.
Barietate hauen (eme eta arren) gorpuzkera honako ezaugarrion barruan sartzen dugu: eumetrikoa –hots, batez besteko proportzioa–, azpialdean ganbila eta luzanga. Gorbeiakoan gehien agertzen dena –tonu ezberdinetan– kolore su–gorria eta ilehoria da, nahiz eta azken hau gutxiagoa den. Hondar kolore edo hori–gorriekin batera, Iletsua barietatearen ezaugarria da.
Euskal Artzain txakurraren beste ezaugarri morfologiko berezi batzuk, honako hauek dira: atzeko hanka bakoitzean sarritan hatz bat edo bi atrofiatu (ezproina) edukitzea. Mukosa beltzak eta bizar–lekuan (kokotsean) ile luzerik eta ugaririk ez edukitzea. Gorbeiakoak, morfologia–ezaugarri berezi eta nabarmen gisa, gehienek hiru edo bost orban izaten dituztela aurpegian.
Sexuari dagokionean, ez dute alderik agertzen ikertutako barietateek, atzealdearen luzeran, atzealdearen zabaleran, besahezurraren perimetroan, belarriaren luzeran eta buztanaren luzeran izan ezik. Sexu diformismoa dago.
Barietateen arabera, emeek izaten dituzten ezaugarri nabarmenenak, buruaren luzeran, aurpegiaren luzeran, aurpegiaren zabaleran, atzealdearen zabaleran eta bularraldearen zabaleran izaten dira. Arren kasuan, desberdintasun hauek barietateen arabera soinerainoko altueran, buruaren luzeran eta aurpegiaren luzeran islatzen dira. Iletsua
Txakurraren gorpuzkera orokorrean eumetrikoa, luzanga, enbor gogor eta errektangeluarra izaten da. Gorputza Gorbeiakoak baino ile zurdatsuagoz estalia dauka. Gain–estalkia ilehoria edo lehoiarenaren antzekoa izaten du. Gain–estalkian, gorputzeko beste aldeetan baino ile laburragoa du, begiak estali gabe.
Proportzio garrantzitsuak: Altxaketaren eta luzeraren arteko erlazioa sexu bietan 1/1,2koa da eta garezur eta aurpegiaren artekoa 1,5/1 emeengan eta 2/1 arrengan.
Izaera eta portaera: Leialtasun handikoa, ugazabarekin lotura estua izaten duen txakurra baita. Lurraldetasun nabaria erakusten du.
Burua: Garezur–aurpegiko lerroa urrunkorra eta garezur soslaia azpi–konbexua ditu. Enbor–piramidea luzanga .
Sudurra: Zuzena, ez luzeegia. Trufa beltza ematen du.
Muturra: Arina, gaineko soslaia zuzena edo leunkiro azpi–konbexua ertzeko aldean. Gorputzeko gainerako gain–estalkian baino kanela kolore nabarmenagoa edo beltza izaten du.
Ezpainak: Tinkoak eta doituak, ez bigunak eta pisutsuak, ongi estaltzen dute beheko masaila. Ez du eratzen ezpain–lotune markaturik. Kolore beltzekoak.
Begiak: Erdizkakoak, arrautza–antzekoak, betazal beltzak eta irisaren kolorea gaztain–anbarrak.
Belarriak: Gehienetan begiaren bazterreko erpinaren luzapen lerroaren gainetik. Triangelu formakoak.
Bizkarraldea: Saihetsezurretan aldaketa leuna eginez gehiegi makurtu gabeko besaburua. Gihar garapen handikoa.
Buztana: Erditik gorantz itsatsita zangarreraino heltzen dela. Asko mugitzen du. Luzea eta geldi dagoenean okertua. Hiru posiziotan izan dezake: atsedenean (behean), arreta dagoenean (bandera eran) eta jardunean dabilenean (igitai eran).
Hankak: Zaintsuak eta sendoak.
Ilaia: Hainbatetan luzea, zakarra, itxura arruntekoa. Laburragoa aurpegian eta gorputz–adarren aurrealdean. Tamaina: oinerainoko altuera (zentimetroetan) Arrak: 47tik 63ra Emeak: 46tik 58ra
Pisua (Kiloetan) Arrak: 18tik 33ra Emeak: 17tik 30ra