521 Zenbakia 2010-02-19 / 2010-02-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Ibilaldiak Euskal Herritik (XXVIII): Baiona Ttipitik aurrera

VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe



Euren kokapen estrategikoarengatik ezagun izan ziren garai batetan, eta aro modernoagoetara etorrita, bisitatuko ditugun lekuei ezin ukatu zaie berezko edertasunak ematen dien indarra. Gaurkoan, Lapurdira gonbidatzen zaituztegu. ? Chateau Vieux (ezkerrean) eta Andre Mari Katedrala. Argazkia: Gaizka Garamendi. (3digitala) Aturri eta Errobiren ertzetan

Hain zuzen ere, lurraldeko hiriburua izango dugu abiapuntua oraingoan. Baionako kaleetan gora eta behera ibiltzearen plazera ezagutzeko aprobetxatuko dugu eta ohartuko gara dotorezia presente dagoela edozein kale?kantoitan. Nahiz eta auzo ugariz osatuta dagoen, erdialdea hiru zonatan dago banatuta. Baiona Ttipia eta Baiona Handia Errobi ibaiaren alde banatan aurkitzen dira, eskuin eta ezker aldean, hurrenez hurren. Aldiz, hirugarren auzoa Espiritu Saindua deitzen da, Aturri ibaiaren eskuinaldean kokatutakoa.

Erromatar garaian sortutako hiria dugu, eta esate baterako, Baiona Handian zenbait aztarna aurki daitezke. Auzoan gainera, eraikin deigarriekin egingo dugu topo; esate baterako, X?XI mendeetako Gaztelu zaharra. Baionara iritsi eta gure begiek atzemango duten beste eraikin bat Andre Mariren katedral gotikoa (XIII?XV mendeetakoa). Biak ala biak, erromatar garaiko eraikuntza originalen gainean daude altxatuta.

Baina hiriak baditu Erdi Aroko aztarnak eta garai hartako harresiak kontserbatzen ditu oraindik Baiona Ttipian eta gainera, garaiko adierazgarri nagusia dugu bertako kale estuen egitura. ? Baionako etxe bat. Argazkia: Gaizka Garamendi (3digitala)

Hiriburuan barrena edozein karrika hartzen dugularik ere, arkitektura aldetik benetan aberatsa dela jakiteko ez dugu adituak izan behar. Koloretako etxeekin gozatzeko parada, edozein terrazatan eseri eta jendearen joan?etorriei erreparatzekoa... dena da posible hiria ezagutzeko. Kostalderantz

Itsaso aldamenera joko dugu, eta xarma handiko beste udalerri batetan egingo dugu gure geldiunea, Biarritzen hain zuzen. Kostaldeko herrixkak balea?arrantza izan zuen mendeetan zehar diru?iturri nagusia, eta datuen arabera, XI. mendean portu garrantzitsua omen zeukan. Halere, denborarekin bizimodua aldatu egin zen, arrantzaren gainbehera iritsi eta bestelako ofizioak bilatu zituzten biarriztarrek. ? Biarritz. Argazkia: Kepa Etchandy (3digitala)

Eta horietariko bat, turismoa izan zen ?eta egun jarraitzen duen zerbait dugu. Hala, Napoleon III eta Eugenia enperatriza egon ziren Lapurdiko kostaldeko herrian bainua hartzen, eta ordutik, ospea hartu eta besteen artean, aristokraziaren opor?lekua bilakatu zen Biarritz XIX. mendean. Hala, arrantzale herri izatetik modako hiri izatera igaro zen eta itxuraldatzen hasi zen aro berriei egokituz.

Bainu?etxe ugari daude Biarritzen, jokorako Barri?re kasinoa zein kirol anitz praktikatzeko tokiak. Azken horri dagokionez, surfa da jende ugari udalerrira gerturatzearen arrazoi nagusia. Gainera, dituen hondartzak eta itsaslabar ikusgarriak tokia are erakargarriago bihurtzen dute.

Makina bat arrazoirengatik merezi dute leku hauek bisitatuak izatea, baina batez ere, gure herrialdearen edertasunez bustitzeko aukera ematen digutelako. Orain arteko ibilaldiak: Butroitik Barrikara Bastidatik Lapueblara Bardearen itzalean Lapurdiko mugan Artikutza, uharte bat barnealdean Karrantzan barrena San Adriandik Uxue eta Xabier Baxenabarren zehar Deba?Zumaia Busturialdea: Gernikatik Gaztelugatxera Valderejoko altxorra Iratiko oihanean barna Urbasa eta Andia Parke NaturalaGorbeia Parke NaturalaLekeitio?Ondarroa, Mendexatik igaroazGoierri ezagutuzKorresetik Maeztura, paisaiaz gozatuzDurangaldea Lizarra inguruetan Txingudiko badianMungia aldeanUribarri Ganboa urtegia inguratuz Erriberrira bidean Pasaia?Astigarraga Zuia hobeto ezagutuz Arratiako txokoak Baiona Ttipitik aurrera Ibilaldiren bat proposatu nahi al duzu? Bidali iezaguzu helbide honetara: gaztea@euskonews.com