Euskonews Gaztea
Gaiak: Hazparneko zapatagintzaren historia
LADEUIX, Christelle LARRAMENDY, Bixente
Hazparneko Ursuia Ikastetxea
Zapatagintzaren hastapenean, 1831ean, zurragintza, zapatagintza, eta oihalgintza industria gehiengoak ziren Hazparnen. 51 zurragintza baziren, bizpahiru langileak osatuz. Hogeita bost urte eta gero 869 jendeek lan egin zuten zapatagintzan, 158k zurrategietan. Ikusten dugu zurragintza apaltzen hasten zela.
1870ean, zurrategi aunitz hesten dira, haitzaren “oïdium” eritasunarengatik (ikus grafikoa). 1804ean, 137 zurratzaile baziren, eta 1911ean bakarrik 14 ziren. XIX. mendearen bukaeran, larruaren industria lehentasuna da Hazparnen. Zapatagintza bakarrik industrializaziorat pasatu dute. II. Krisia
Denborarekin, 1950ean, zailtasunak agertzen dira. Hazparneko langileek galdegiten dute beste hirietako langileen ber pagamendua ukaitea, horretarako batzuk oren bateko greba egiten dute. Gero, 1953an, Frantziaren gizarte guzia mugitzen da. Hazparnen lana apaltzen da, lantegi batzuk galtzen dute beren komertzioa; adibidez, Algeriarekin dutena. Horregatik bi lantegi hesten dira, besteentzat konponduko dira 1963 artio. Hazparneko lantegi bat. Argazkia, Hazparneko Herriko Etxeak utzitakoa.
Urte horretako –1963ko– primaderan, Bréchoire–Madré industriako sindikalista kanporatua izan delarik, langile batzuk manifestaldi ttipi bat egin zuten. Bainan, langile guziek manifestaldi bat deliberatu zuten; lehen aldikotz zen. Azkenik 25 zentima goratzea ukan zuten, baina nahi zuten 30zentima. Manifestaldiari esker langileek ulertu dute botere bat zutela, hala nola, zinema gelan bilduz nagusiaren proposamenak onartzen zuten hala ez.
Aldiz, 1965–1967ra, lantegiak pasatzen dira 1160 langiletik 500–700 langilerat. Ondorioz, Hazparneren etorkizuna jokoan da eta jendeek operazio bat egiten dute ? hazparen hiri hila ?. Hala nola, deliberatu zuten Baionako azpi prefekturarat joatea manifestatzeko,zeren eta krisia goititzen ikusi zuten Hazparnen. Bainan, lau lantegi hetsi ziren seo hilabetez, , hala nola 250 jende utziz lan gabe. XX. mendearen bukatzean 100 langileek lan egiten zuten zapatagintzan. 1995an, gelditzen da bakarrik zapatagintza bat Hazparnen. III. Langileak
Xavier Amespil, zapatagintzako langile ohia, elkarrizkatu dugu. Bere aitaren lantegiari buruz mintzatzen da.
Zurragile bat. Argazkia: Hazparneko Herriko Etxeak utzitakoa.
Lantegiaren izena?
Lantegiaren izena Gaztea zen.
Nola pasatzen ziren egunak langileentzat?
Lan egiten genuen astelehenetik ostiralerat, goizean 8etatik 12etarat, arratsaldean 2etatik 6etarat; eta batzuetan lan egiten genuen larunbat goizetan. 40 oren aste batean.
Zonbat langile bazen enpresan ?
60 langile ginen.
Ukan duzue krisia? Krisia eta gero, enpresak hetsia izan direa?
Bai, krisia ukan genuen. Kasik enpresa guziak hetsia izan ziren, salbu Ary, Eder eta Gaztea. Beraz elkartu ziren, Elgar enpresa egiteko, eta elgarrekin zapatak saltzeko Europa guzian.
Zer zen enpresaren berezitasuna?
Denetan lan egin zuen , baziren 3 postu handi La coupe: larrua moztea. Piqueuse: larrua pikatzeko jostea egin aintzin Fabrication: zapatak prestatzea (egitea).
Nor zen Nagusia?
Nere aita.
Falta zaizu zapatagintzaren denbora? Zendako ?
Bai, karrikak bizi ziren zeren eta jendeak oinez edo bizikletez heltzen ziren. Lantegi guzietan bukatzen zuten lana ber denboran, beraz, denak ateratzen ziren ber momentuan eta, denak edo plazara jiten ziren, edo beren baratzeetan joaten, beraz animazioa bazen hirian.
Konklusio gisa, krisiarengatik, Hazparnen, lantegi guziak hetsia izan dira, salbu Luxat. Gaur egun, beti ibiltzen da, bainan Hazparneko zentroa utzi eta Beskoitzerat joan da. Orain, beste enpresak etxeak bilakatu omen dira. Enpresa bat, adibidez, orain Elgar zentroa da, Hazparneko mediateka. Gai hori hautatu dugu, zeren eta zapatagintza biziki inportantea da Hazparneko historian. Biziki interesgarria da gurentzat.