521 Zenbakia 2010-02-19 / 2010-02-26

Euskonews Gaztea

Gaiak: Lau hazpandar famatu

PEYRELONGUE, Maider POCHELU, Maitena

Hazparneko Ursuia Ikastetxea

Romain Sicard

Sortu da 1988ko urtarrilaren lehenean, Baionan, Hazparnen haunditu da. Txirrindulari haundi bat da. Bainan ez zen txirrindularitza talderik Hazparnen, eta hurbilenak Baionan ziren: Club Bayonnais, Aviron Bayonnais eta Guidon Bayonnais. Baziren ere bi talde urrunago: Saint Martin de Seignanxen eta “VC” tarnosen. Bere lehen hitzarmen profesionala izenpetu du 2008ko udan Orbea euskal taldearekin. Eta kasik urte baten buruan beste bat izenpetzen du Pro tour Euskaltel Euskadirekin bi sasoinentzat (2010 eta 2011). Argazkia: I. Pargadek utzita.

Ondoko elkarrizketa egin dugu Romain Sicarden aitarekin bera Bilbon baitzen:

Nola eta noiz interesatu zen txirindularitzari ?

Ttipi ttipitik ainitz txirrindua egiten zuen eta bere familiarekin Frantziako itzulia segitzen zuen. Hasi da 13 urteetan, aintzin ez zuelako adina txirrinduralitza talde batean sartzeko. Hasi zen Saint–Martin de Seignanxen eta gero VC Tarnos talderat joan zen.

Zendako txirrindularitza hautatu du?

Lehenik joka kirola edo judoa hasi zuen, gero utzi zuen errugbiarentzat eta txirrindularitzarentzat. Bainan hautatu behar izan zuen gero eta gehiago txapelketa bazituelako eta azkenean txirrindularitza hautatu zuen.

Bere ametsa talde handi batean sartzea zen?

Bai, betidanik ametsa bat zen beretzat. Ez zuen uste egun batez sartuko zela talde handi batean Orbea edo Euskaltel Euskadi bezala.

Nori eta zeri esker erreusitu du?

Txapelketak eginez eta lana eginez erreusitu du baita ere bere entrenatzaileari esker.

Ba ote ditu oztopoak talde handi batean sartuta?

Oztopoak baditu janariarentzat: elikadura berezitu bat errespetatu behar baitu, baita ere entrenamendu luze bat badu egun guziz : 3 edo 4 oren egunean. Jean Sabalo, Jats:

1859ko azaroaren 27an sortu zen Hazparnen. Komertsante aberats bat zen. Jean Sabalo hobeki ezagutua da “Jats” izen goitiarekin. Pilotari handi bat zen. Bere izen goitia jiten da bere lehen partida handitik. Partida horretan biziki untsa ari zen eta publikoak eman zion jats izen goitia, dena “jatsatzen” baitzuen (pilota guziak berriz eremaiten zituelako, jatsa edo ezkartza bezala plaza garbitzen zuen). Gero, pilotari handi batzuk Jatsi desafioak emaiten zizkioten, eta denak irabazten zituen. Bere fama handitu zen, hala nola pilota partida batean, Iru?ean, pilota murruaren gainetik pasatu eta 120 metro baino gehiago egin zituen. Bestalde bost haur ukan ditu hiru neska eta bo muttiko. Mutikoak hil ziren gerlan eta Sabalo jauna ez da sekulan kontsolatu. 1927ko apirilaren 16an hil zen 68 urteetan.

Orain, Hazparneko karrika batek bere izena Jats du. Gainerat gure kolegioaren karrika da. Jean Lissar:

Sortu da 1871ko otsailaren 6an Rosarion, Argentinan .Ulertu duzuen bezala garai hartan bere familiak emigratu zuen beste familiak bezala eta berriz Frantziarat sartu zen bere mediku estudioak egiteko Lille eskualdean. Bere estudioak bukatu eta Hazparnen plantatu zen mediku bezala 1908an.

Bere lagunei esker politikan sartu zen eta 1920an Hazparneko kantonamenduko kontseilari jenerala hautatua izan zen.1924ean Hazparneko herriko kontseiluan sartzen da eta 1925eko maiatzaren 17an Hazparneko auzapeza bilakatzen da. Laster, diputatu bilakatzen da 1928ko apirilaren 22an.1934eko abenduaren 9an senataria bilakatzen da eta berriz hautatua da 1935eko otsailaren 20an. Famatua izan da lehen hazpandar handia izan delako baita ere mediku biziki on bat zelako.

Hil da 1943ko otsailaren 3an, haurrik gabe eta bi aldiz ezkondu. Mattin–Laurent Partarrieu:

Partarrieu 1946an sortu da Hazparnen. Pinturari famatu bat bilakatu da lan hori ikasi gero, P.G Hubertekin bere tailerrean bainan ere, zizelaketa ikasi zuen Montparnasseko eskola handian eta Vergeauxko tailerrean. Gero, marrazkia harriaren gainean landu du Parisen Chamfleury tailerrean. 1971an bere lanak azaldu ditu lehen aldikotz. Geroztik mundu guzian ere bere obrak presentatu ditu. Alaba bat badu, Vanessa Partarrieu bera artista bilakatu da ere. Koadroak, miraila, eta kandelak egiten ditu. Gaur egun Frantses artista handietarik bat da.

Oraindik informazio gutti atxemaiten dira Partarrieuri buruz. Xehetasun zenbaiten ukaiteko, Mattin–Laurent Partarrieuren alaba, Vanessa Partarrieu, elgarrizketatu dugu :

Zendako zure aitak hautatu du lan hori?

Lan hori hautatu du maite zuelako marraztea eta grina bat zuelako artearentzat.

Eta zuk?

Ttipidanik nere aitarekin egonez “artisten munduan? nahi ukan dut nere aita bezala egin, eta artista bat bilakatzea.

Zer egiten duzu artelan bezala?

Nagusiki “egur hila? (bois flott?) lantzen dut: hondartzan atxemaiten ditudan egurrak biltzen ditut eta gero egurra zizelkatzen dut usu animalia forma bat emaiten dakotet. Beste gauza ttipi batzu ere egiten ditut, kandelak bezala. Maitena Pochelu: “Eskual Herriko etxe ainitzetan bezala Partarrieuren pintura bat badut!”

Zure aitak zer egiten du artelan bezala ?

Nagusiki pintura egiten du bainan zizelketak egiten ditu , baita ere eltzegintzak.

Zer gustatzen dauzu lan hortan ?

Gustatzen zaidana da jendekin kontaktua baita ere obrak egitea.

Zure aitari?

Harentzat, gehienik pasiona bat da ttipitatik.

Zer estudio egin duzu?

Ez dut artearen estudiorik egin, aldiz kudeaketa estudioak egin ditut.

Zure aitak?

Beaux arts edo arte ikasketak ez ditu egin baizik eta pintura, zizelketa eta eltzegintzako kurtsoak segitu ditu.

Lan hortaz bizitzen ahal da?

Bai, bizitzen ahal gira bainan oztopoekin, lan ezegonkorra da.

Bidaiatzen duzu zure lanarentzat?

Nik ez dut bidaiatzen, aldiz nere aitak bai, erakustegiak dituelarik beste hiri batzuetan.

Oztopoak badituzue?

Bakarrik nere saltokiaren atxikitzeko, gero nahi dutana egiten ahal dut eta nere lan denbora antolatzen dut nahi dutan bezala.