Euskonews Gaztea
Gaiak: Hizkuntza ikastea, beharra ala moda?
Gasteizko Olabide Ikastola (Batxilergoko 1.go maila)
Urte batzuetatik hona geroz eta jende gehiago hasi da hizkuntzak ikasten. Ama hizkuntzaz gain beste hizkuntza bat menderatzen saiatzen gara, eta hala ez baduzu egiten, ezjakina zarela dirudi. Egungo sozietatean lehen baino atzerriko hizkuntza gehiago ikasten ditugu, ez baita nahikoa bakarrarekin. Garrantzitsuenentzat eman dira ingelesa, frantsesa eta alemana, nahiz eta txinerak gero eta indar gehiago hartzen ari den. Argazkia: dailyinvention
Euskal Herriko jende askok –gehiengoak esango nuke– gaztelania edo frantsesa daki eta bere herrialdeko hizkuntza ezagutzen ez duen arren, beste hizkuntza batzuk ere menderatzen ditu. Eta nik diot, ez al da errazagoa izango bizilekuko hizkuntza ikastea? Ez dirudi. Eta zergatik ikasi behar dugu hizkuntza berri bat gu ez baldin bagoaz atzerrira?
Edozein hizkuntza ikasteko dirua eta esfortzua behar dira eta gainera, praktikatzeko atzerrirako bidaiak behar beharrezkoak dira. Hizkuntza txikitatik ikasten hastekotan ahalegina ez da horren handia izango, konturatu orduko beste hizkuntza bat menderatzen baituzu, baina helduagoa zarenean gauzak barneratzea askoz ere zailagoa izaten da eta txikitan baino klase gehiago eta eginahal handiagoa behar dira.
Mundu laboralean orain eskaintzaren bat aurkitzea zaila da baina curriculumean ez badituzu hizkuntza bat edo bi ezagutzen duzula esaten edo hizkuntzak jakin bai baina titulurik ez baduzu, gehienetan enpresak ez dizu elkarrizketarik egingo. Egun, hizkuntzak dakizkiten pertsonak bilatzen dira. Berdin dio zein unibertsitatetan ikasi duzun edo zein notarekin graduatu zinen, garrantzitsua hizkuntzak izatea da.
Amaitzeko esan beharra daukat esperientzia gisa, hizkuntzak ikastea oso lan handia dela eta ahalegina handia den arren, merezi duela. Izan ere, inbertsio oso ona da eta edozein momentuan eta gure eguneroko bizitzan edozertarako erabili ahal dugun tresnak dira hizkuntzak. Beraz, moda bat dela, agian bai baina beharrezkoa dela ere bai.
