Euskonews Gaztea
Gaiak: Alain Gardinier: “Surfak fisikoki ongi izaiten laguntzen nau, askatasuna ekartzen ”
CHRISTMANN, Aurélie ETXELEKU, Mathilde PHILLIPS DUCAU, Alaia
Kanboko Xalbador Kolegioa
Ados, ez da surf txapeldun bat, baina harekin elkarrizketa bat ukan dugu. Alain Gardinier kazetari, filmgile, eta presentatzaile bat da. Euskal Herrian sortua, oso ezaguna da surfari buruz egin duen obrentzat: “Les Tonton Surfeurs” liburua, “Culture Rock” saioa 1993-an, (ez du ikustekorik surfarekin baina sari bat irabazi zuen) eta 150 baino gehiago artikulu egin ditu surfari buruz, kontatu gabe egin dituen surf filma guziak!
Nola deskribatuko zinuke surfa?
Ez da bakarrik kirol bat, bizi molde bat da ere. Gauza aunitz haren inguruan sortu dira orain, jauntziak, musikak, autoak, ingurumena... Bizi molde bat! Batzuei ez zaie inporta, baina besteei bai, niri bezala.
Zendako maite duzu surfa?
Sentsazioak ditut, fisikoki ongi izaiten laguntzen nau, askatasuna ekartzen du, eta kirol bakarra da non eremua mugitzen den, joko toki bat mugimenduan.
Jadanik ukan dituzu sariak surfarekin?
Bai, filmentzat, aunitz ukan ditut, baina lehiaketetan oso gutti ditut. Baina sariak ez dira inportanteak, bakarrik bizimolde hori bikaina, surfa bikaina da.
Zein surflari miresten duzu?
Jerry Lopez, super da. Badu bere mintzatzeko molde miresgarri bat, eta surflari benetan bikaina. Eta bigarrenik, Kelly Slater, benetan surfaren txapeldun oso ona delako.
Noiztik interesatzen zira surfaz?
Nerabea nintzenetik nere biziarekin bat egiten du, denbora ukan behar da, beti librea, hori da kakingarria!(irriak)
Zendako hasi zinen filmak egiten? Eta zendako surfari buruz?
Maite dut, ongi senditzen naiz egitean, eta maite ditudan gauzak erakutsi nahi ditut.
Zer izan nahi zenuen gure adinean?
Ez nuen nahi berezirik, ez nekien; banekiena, zera zen: zer ez nuen egin nahi ! Ez nuen izan nahi bulego batean egun osoa, jauntzi dotoreekin. Libre izan nahi nuen, libre.
Zein da gauza hoberena zuretzat surfean, eta zure lanean?
Bidaiak, eta jendeak ezagutzea benetan bikaina da eta aunitz maite dut. Surfean, leku berriak xerkatzen ari dira beti, eta jende interesgarri eta miresgarriak ezagutzen ditut; posible da ikustea, adibidez, norbait ez dudana ikusi duela 10 urte !
Nola garatu da surfa?
Egun, surfa aldatu da bitxiki, bere 'zuritasuna' galdu du pixka bat. Orain jende sobera, anitz, badira denetan, hondartzetan, ez da hain intimoa. Hondartza lasairik ez da gehiago existitzen. Poliki garatu da halere, beharbada badira gauza ezberdin anitz, baina kirola, funtsean, beti berdina da.