516 Zenbakia 2010-01-15 / 2010-01-22
Asier Olaizola pilotari Goizuetarrari elkarrizketa egin diogu. Gure aurrelariak 35 urte dauzka eta 14 daramatza profesionaletan jokatzen.
Nola sartu zinen pilota munduan?
Etxean afizio handia zelako.
Zein pilota taldean hasi zinen?
Goizuetako taldean.
Errazak egin zitzaizkizun zure lehen urteak?
Egia esateko, bai, nahiko errazak izan ziren. Argazkia: Mendebaldeako lagunek utzia.
Zenbat denbora ematen duzu takoak egiteko? Eta jartzeko?
Ordu eta erdi, gutxi gorabehera.
Zer nahiago duzu, tako gutxi eta esparatrapu gutxi ipintzea, edo alderantziz?
Aurrenekoa, gutxi jartzea nahiago dut.
Non entrenatzen duzu?
Leku askotan! Esaterako, Tolosan, Gasteizen, Donostian ...
Zenbat ordu entrenatzen dituzu astero?
Normalean hamabi bat.
Eta zein postutan nahigo duzu jokatzea?
Aurrelari moduan erosoago aritzen naiz.
Zure txapelketa gustukoena?
Eskuz Banakakoa.
Bi anaiak pilotariak izanik, ematen diozue aholkuak elkarri?
Ba,bai, noski!
Gasteizen gaudela, zer iruditzen zaizu Ogeta pilotalekua?
Gustura aritzen naiz, baina frontoi azkarra eta zaila dela uste dut.
Zaleen beroa eskertzen al duzu?
Bai!
Zer iritzi daukazu Arabako pilotazaleei buruz?
Nahiz eta beste toki batzuetan baino afizio gutxiago izan daudenak zaleak dira oso.
Azkenik, zer aholku emango zeniguke pilotari gazteoi?
Ordu asko frontoian sartzea eta gutxi telebista ikusten ematea.
Di-da batean:
Gorria ala urdina? Urdina Uda ala negua? Negua Udaberrria ala udazkena? Udaberria Mendia ala hondartza? Mendia Frontoia ala trinketea? Frontoia Edari bat: Ura Pilotari bat: Retegi II.a
Irakurri OLAIZOLA II.ari eginiko elkarrizketa