514 Zenbakia 2009-12-25 / 2010-01-08

Euskonews Gaztea

Gaiak: Irakurleen zorion mezuak

EUSKONEWS GAZTEAren ERREDAKZIOA



Euskonews Gazteak irakurleei aukera ematen die sasoi honetan horren ohikoak diren mezuak helarazteko. Parte hartzera animatu zareten guztiei, milesker!

:: AGERRE Teatroaren izenean, Maite Agirrek helarazi digun mezua:

Egunero, orduero, unero... datorkigun 2010a bihurria, gartsua, sendoa zabala horizontala irrizalea, sexuala, naturala, intsumisoa, asoziala, komunitarioa, paganoa, librea... izan dadila, Agerre teatroaren partetik hori guztia desiratzen dizuegu zuei eta baita geure buruei ere, dauzkagun fantasia eta gogo bizi guztiak eskuekin, ahoarekin, ausardiarekin gauzatu ditzagula, gure gizartea emakumezko bihurtuz, andreengandik andretuz.

:: DOKE antzerki taldeak berriz, honako irudia bidali digu

:: Mikel Orrantiak honako poesia bidali digu.

:: Uruguaiko HAIZE HEGOA Euskal Etxearen partetik, honako marrazki eta zoriona agurra.

:: Nora Niegrist honako mezua bidali digu Argentinatik:

Que el a?o 2010 los depare plenitud, Paz y armon?a.

Un afectuoso saludo desde Buenos Aires; MUY FELICES FIESTAS

:: Elena Garatek Gasteiztik idatzi digu:

Ondo ibili, jai zoriontsuak izan eta paregabeko urtea eduki! Gorantziak Gasteiztik.

:: Jose Maria Zabala bidalitako agurra, hemen.

:: Peter Roberts: “A Euskonews Gaztea con mucho cariño .Gracias por vuestras noticias semanales. Agur bero bat”. Eta gainera, honako irudia ere helerazi digu.

:: Ainara Mayak berriz, honako eskutitza idatzi dio Olentzerori:

2009ko abenduaren 5a

Olentzero maitea:

Iaz bezala, aurten ere idazten dizut.

Iaz ez nizun deus ere eskatu, eta aurten ere ez. Urteberriari hiru desio soilik utzi nizkion, eta ez dira bete, baina ez dira horregatik amets horiek itzali.

Beharbada, ez naiz pertsona bikaina izan; agian, ez naiz alaba, arreba, lehengusin, iloba, biloba ona izan, eta agian ez naiz lagun ona ere izan. Nahi baduzu, ekarri iezadazu ikatza, eta bihotza berotuko dut. Eraman ikatza ustez maite nindutenei, beren berekoikeriagatik eta bere zorion propioagatik min eman didatenei, batez ere min eman nahi ez zidala esan zidanari. Eraman ikatza berekoiak diren ene bihotzeko lagun horiei, bihotz koxkor hori bigun dezaten, eta niri ere, beharbada. Esperantzara kondenaturik gauden guztioi.

Hau guztia negarrez idazten dizut, oraindik ez baitzait iturria agortu; eta amorruz ere bai. Haserre. Gehien maite dudana neure sentimenduekin jolastu delako. Doala pikutara, zerri alena! Barkatu hitz itsusi horiengatik, Olentzero, baina mindurik nago oraindik, urtebete pasatxoren ondoren.

Olentzero maitea, beharbada ikatz eskasia duzu biltegian, eta lasai, ez duzu deus materialik ekarri beharrik. Urteberriari hiru desioak utziko dizkiot berriro.

Eta ulertzen dut, lasai. Datozen egunotan arras lanpeturik egonen zara. Ulertzen dut batzuk zoriontsu izateko, beste batzuk sakrifikatu behar dugula eta zorigaitz izan.

Baina nik ere zoriontsu izan nahi dut!

Eta ez (bi)bihotz mundu desberdinetan banandurik. Itzul dadila neure ondora aunitz maite dudan hori... ohar dadila maite maite nauela... eta amesgaizto amets polit bilakatuko dugu elkarrekin! Olerkari ameslaria