513 Zenbakia 2009-12-18 / 2009-12-25

Artisautza

Hartea. Harri lanak: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Joseba Lekuona Yaben Iruñean jaio zen 1972ko azaroaren 8an. José Luís Lecuona eta María Teresa Yaben senar-emazteen hirugarren eta azken semea izan zen. Aita merkataritza-saltzaile izan zen.

Lehen ikasketak eta batxilergoa amaitu ondoren, Lanbide Heziketa ikastea erabaki zuen, Mekanika alorrean. 1991n Lantegi Eskolako Hargintza sailera igaro, eta, bi urtez hargintza ikasten aritu ostean, bere kontura hasi zen lanean. Hurrengo urtean, eskola hartako irakasle izatea eskaini zioten, eta bost urtez Hargintza saileko irakasle eta arduradun izan zen.

Esperientzia horren ondoren, bere hastapeneko lanera itzuli zen hargin modura, lankide batekin 2006. urtera arte eta bakarrik harrezkeroztik.

Duela hamar urtez geroztik, tailerra du Noainen.

Urtean hiruzpalau artisautza-azokatara joaten da.

HARTEA: HARRI LANAK Joseba Lekuona Imarkoain bidea, z/g. 5. Etxabea. NOAIN / NAFARROA Tel.: 628 55 23 00 Posta elektronikoa: info@hartea.net Web orria: www.hartea.net