512 Zenbakia 2009-12-11 / 2009-12-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Sare sozialak: Tuenti

MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea



Tuenti sare sozial espainiar bat da, Zaryn Dentzelek 2006–ko urtarrilean sortu zuena; ikasle ipar amerikarra da bera eta gaur egun Madrilen bizi dena. Hasiera batean Tuenti unibertsitatean daudenentzat soilik egin zen, baina geroago, bere arrakasta ikusi ondoren, beste pertsona batzuei sartzea utzi zitzaien, baina gonbidapena edukita. Gaur egun estatutan 3 milioi erabiltzaile daudela kalkulatzen da. Euskonews Gaztea Tuetin. Taldea

Programatzaileak aurkitzeko interneten aukeraketa bat egin zuten, garai hartan Tuentian zeudenak kontuan hartuz. Hortik, casting bat egin eta gaur egungo taldea aukeratu zen; mundu osoko jendez osatuta dago (iparamerikarrak, poloniarrak, ingelesak, espainiarrak...). Izena

Zaryn Dentzelek esaten duen moduan, sare sozial honek “tu” eta “ti” hizkiak izan behar zituen izenean. Izena jartzeko kideek hainbat aukera eman zituzten, eta azkenean Tuenti izena jartzea erabaki zuten. Funtzionamendua

Tuenti gutxiengo batentzako sare sozial sarbide bat da, Tuenti daukan edonork gonbidatu behar baitzaitu sartu ahal izateko. Era honetan, enpresak sareko beste edozeinekin harremanak izateko aukera ziurtatzen dizu. Nire perfila

Erabiltzaile bakoitzak “nire perfila” izeneko orri bat dauka bere sarearen barruan, ataletan zatituta dagoena. Erabiltzaileak erabakitzen du orri hauek nork ikusiko dituen. Orri honetan ezkerraldean erabiltzailearen (edo berak nahi duen) argazki bat agertzen da eta azpian datu pertsonalak, sexua, jaiotze data, gaur egungo egoera (bikotearekin, bikoterik gabe....), bizilekua. Argazkia: kodomut

Halaber, orri hauen jabearen zaletasunak, gustuko liburuak eta abar agertzen dira. Erdiko zutabean hiru bloketan zatituta dago: “Nire tabloia”, blog eta argazkiak. Blog atalean zuk nahi duzuna idazteko edo bideoak jartzeko lekutxo bat duzu. Argazki atalean agertzen zaren azkenengo zortzi argazkiak agertzen dira. Azkenik, “nire tabloia” atala zure lagunek komentarioak uzteko lekua da. Eskuineko atalean zure lagunen zerrenda murriztua agertzen da, beraien perfilekin. Bilatzailea

Tuentiak bilatzaile bat dauka zure sareko kideak bilatzeko. Emaitzak murrizteko hainbat filtro ditu: sexua, urteak, ikasketak... Estatistikak

Hilean 2000 milioi orri erabiltzen dira hazkunde garaian egon arren. Astero 8000 erabiltzaileek bi ordu eskaintzen dizkiote sare honi saio bakoitzeko. Beste toki batzuetan, berriz, –Facebook eta Myspace esaterako– ez da 45 minutura ailegatzen. Arriskuak

Hona hemen sare honek dituen zenbait arrisku:

– Argazkiak igo ondoren mundu guztiak ikus dezake eta beraiekin nahi dutena egin dezakete (saretik jaitsi...) – Edozein pertsonak ikus ditzake zure datu pertsonalak (helbidea, ikastetxea...) – Mendetasuna sortzen du. Orduak eta orduak pasa ditzakezu Tuentian. – Erabiltzaile arduragabeek, gehienetan adin txikikoek, edonori uzten dizkiote bere argazkiak eta datu pertsonalak ikusten.