511 Zenbakia 2009-12-04 / 2009-12-11
Denok dakigun bezala saskibaloia gure artea dagoen kirol garrantzitsuenetarikoa da, baina beti bezala futbolaren atzetik dagoena. Telebistak argi uzten duen zerbait da, bakarrik futbol partiduetako emaitza zein irudiak ematen dituztelako. Eta zer gertatzen da saskibaloiarekin? Partidua ezin ikusi gelditu bazara, ziurrenik ezin izango dituzu ezta bost minututako irudiak ikusi. Kate guztiek futbola ematen dute garrantzia horri eskainiz, eta saskibaloiari merezitako tokia ematen dioten gutxi daude. Argazkia: Freddy The Boy
Adibide gisa, Telecinco eta La sexta elkar joka aritzen direla futbol partida bat eman eta audientzia igotzeko. Saskibaloia ikusteko kate guztiak pasatuko ditugu, eta nonbaiten ematen baldin badute ez da kate estatalean izango, ziurrenik. Noski, hori ez da gertatzen Barça edo Real Madrilen saskibaloi partiduak badira. Hala ere, azken urteetan saskibaloiak telebistan duen presentzia handitu arren, gehiago eskaini beharko lituzkete partiduak, futbola ez diren bestelako kirolak ikusteko gogoz jende pila bat gaudelako.
Baina zoritxarrez hau ez da soilik telebistan gertatzen, baita egunkarietan ere.Hala, saskibaloi norgehiagoka futbol partida bat jokatzen den egun berean izaten bada, saskibaloiari buruzko albisteak bi orri hartuko ditu eta hauek, futbolari buruz hitz egiten duten lau orrien ondoren agertuko dira. Gainera, oraindik ez ditut saskibaloiari buruz bakarrik hitz egiten duten publikaziorik ikusi eta ez litzateke ideia txarra, pertsona batek baino gehiagok erosiko bailukete. Horretarako, saskibaloia gustuko dugun pertsonak bilatu eta esaterako, komunikabideetan lan egiten duten kazetariek konpromisoa hartu beharko lukete proiektu hau aurrera eramateko. Azken batean, saskibaloia gustuko dugun pertsonok ere kirol honen gainean irakurtzeko eskubidea daukagu.
Dirua eta ospeak zeresan handia dute gai honetan. Zenbat eta diru gehiago izan kluba gero eta gehiago agertzen da albisteetan. Eta kasu garbiak Real Madril eta Bartzelona taldeak dira adibidez. Azken urteotan badaude beraiek baino askoz hobeagoak diren saskibaloi taldeak baina beraiek dira hedabideetan beti agertzen direnak.Gasteizen adibidez, Baskoniak askoz gehiago irabazten du baina oraindik ez dituzte bi talde horien mailan ipintzen.
Guzti hau esan ondoren atera beharko dugun konklusioa kirola askoz zabalagoa izan behar dela da eta ez mugatzea bakarrik futbola ikustera. Saskibaloiaren adibidea erabili dut, baina badakit beste kirolen bat egiten duen pertsonak berdina pentsatuko duela hau irakurtzerakoan, saskibaloi hitza kendu eta berak gustuko duen kirolaren izena ezarriz. Ez dut esan nahi futbolaren kontra nagoenik, baina bai kirol guztietan ospeak orekatua izan beharko lukeela.