512 Zenbakia 2009-12-11 / 2009-12-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Gastronomiaren txokoa

MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea



Kaixo lagunak! Gaur arazo oso orokorra planteatuko dizuegu: zenbat aldiz ailegatu zara etxera eta aurkitu zara bakarrik eta janaririk gabe? Ba gaur hainbat errezeta irakatsiko dizkizugu zure janaria prestatu ahal izateko. Kontu handiz egiten baldin badituzu oso janari gozoak lortuko dituzu, baina prestatzen hasi aurretik gogoratu: eskuak ondo garbitu! Argazkia: Flowery *L*u*z*a*'s LEHENENGO PLATERA: Entsalada tropikala itsaskiekin

Osagaiak

• Anana 1 • Uraza 1 • Limoi bat • Itsaski barratxoak • Ketchup eta maionesa

Prestatzeko modua

1. Anana zuritu eta zatitan moztu. 2. Uraza zatitu zati oso finetan. 3. Itsaski barratxoak zatitu. 4. Maionesa eta ketchupa nahastu. Ketchup koilarakada bakoitzetik, 4 maionesa koilarakada bota behar dira. 5. Azkenean dena plater batean nahastu eta entsalada ondo gatzozpindu. Azkenik, limoi pixa bat bota eta prestatuta duzu dagoeneko! BIGARREN PLATERA: Kroketak

ADI!!errezeta hau egiteko kontu izugarria izan, zartagina erabili behar baita! Argazkia: jlastras

Osagaiak

• Oliba olio koilarakada 2 • 2 koilarakada irina eta arrautza 1 • 250ml esne • 100gr ogi birrindua eta 150gr York urdaiazpikoa.

Prestatzeko modua

1. Zartagina bat sutan jarri eta berotzean irina eta esnea bota pixkanaka-pixkanaka eta York urdaiazpikoa bota nahasketan. 2. Nahasketa mugitu lodi geratu arte 3. Loditasun ona lortzean zartaginetik atera eta hozten utzi plater batean. 4. Sardexka batekin hartu nahi duzun neurria eta nahi duzun forma emaiozu. 5. Arrautza bat irabiatu, bertan nahasketa busti eta ogi birrinduan pasatu. 6. Azkenik zartaginean frijitu eta zure kroketak prest dituzu jateko. Argazkia: Brave Sir Robin POSTREA: Mazedonia

Osagaiak

• Anana erdi • Mango bat • Papaia bat • 100gr. marrubi • 2 laranja eta limoi bateko zukua • Ezti koilarakada bat • Kanela koilarakada erdi

Prestatzeko modua

1. Fruta guztiak zuritu eta bol batean sartu. 2. Eztia, kanela eta zukuak nahastu eta bol batean sartu. 3. Bukatzeko dena ondo nahastu.

(OHARRA:Gure errezetan fruta hauek erabili ditugu baina gustuko ez badituzu beste batzuk erabili ditzakezu) Argazkia: jhritz EDARIA: Txokolate irabiakia

Osagaiak

• Litro erdi esne • Txokolate izozkiko hiru bola • Kanela pixka bat • Menta hosto batzuk • Txokolate zuri pixka bat

Prestatzeko modua

1. Esnea eta izozkia irabiagailuarekin irabiatu. 2. Edalontzi batean sartu nahasketa eta txokolate zuria birrindu bertan sartzeko. 3. Kanela eta menta gustuko baduzu edalontzian jarri eta zure irabiakia prest dago edateko.

Beste irabiaki batzuk:

• Marrubizkoa: Berdin egiten da, baina izozkia marrubizkoa izan behar da. • Bananazkoa: Izozkia erabili beharrean, banana jogurta erabili behar da.

Espero dugu zuen gustukoak izatea errezeta hauek. Eta amaitzeko...ON EGIN!