512 Zenbakia 2009-12-11 / 2009-12-18

Euskonews Gaztea

Gaiak: Aimar Olaizola: “Txikitan txokoan aritzen nintzelako naiz aurrelaria”

MENDEBALDEA ikastetxeko lantaldea



Oraingoan, Aimar Olazolarekin edo Olaizola II.arekin solasean egoteko aukera izan dugu, Goizuetako pilotariak bere iragan eta orainari buruz hitz egin digu guk galdetu eta gero. Asegarceko pilotariak profesional munduan daramatzan urteetan lortutako garaipenei buruz eta hauetan lortutako esperientziari buruz gauza batzuk komentatu dizkigu.

Zergatik erabaki zenuen eskupilotan jolastea?

Txikitan gehien gustatzen zitzaidan kirola zelako. Argazkia: Mendebaldeako lagunek utzia.

Goizuetan pertsonaia famatu askotxo daude. Herri txikia izanda heroitzat hartzen zaituzte edo nahiago dute Jose Mari Bakerorekin topo egin?

(barre) Herrian kirolari asko daude eta ni ondo sentitzen naiz.

Nafarroan pilota gehiago jolasten al da beste lekuetan baino? Eta dagoen maila Euskal Herriko beste leku batzuetakoa baino hobea al da?

Egun bai, baina hori boladak dira.

Zergatik aurrelari?

Txikitan txokoan aritzen nintzen eta gero aurrean hobeto ibiltzen nintzelako han jokatzea erabaki nuen.

Zerk poztu zintuen gehien lau eta erdiko txapelketa irabazteak ala buruz burukoak?

Egia esateko, biek berdintsu.

Bestalde, 2008an binakako txapelketa irabazi zenuen. Taldeko lana dela esan dezakegu, zuri binaka jolastea errazagoa egiten al zaizu?

Errazagoa da binaka jokatzea, baina zailtasunak ere badaude.

Azken urte hauetan beti final garrantzitsuetan egon zara, zuri aurre egiteko beste pilotariren bat ikusten al duzu gaur egun?

Asko daude eta hori ona da pilotarentzat!

Ze nahiago duzu, pilota biziak ala motelak?

Erdi modukoak.

Pilotalekuetan erretzea debekatu dute...

Kerik ez izatea ona da kirolarientzat, baina ohitura hori hor dago eta egun erauzgailuak daude frontoi askotan.

Txikitan zein zen gehien gustatzen zitzaizun pilotaria?

Retegi II.a eta Galartza III.a

Gaztetan pilotari gisa nabarmentzen al zinen?

Orain baino gehiago nabarmentzen nintzen eta orain baino txapela gehiago eskuratzen nituen!

Musika instrumenturen bat jotzen al zenuen?

Ez. Ez naiz oso musikazalea egia esateko.

Beste kirolen bat praktikatzen al zenuen?

Bai, futbola.

Ikasketak eta pilota entrenamenduak ondo eramatea lortzen al zenuen?

Denbora tarteak zeudenean, bai.

Ze frontoi duzu gustukoen?

Logro?oko Adarraga.

DI–DA BATEAN

Hondartza ala mendia? Mendia Eguna ala gaua? Eguna Negua ala uda? Negua Edari bat? Ura Film bat? Braveheart Musika talde bat? Ez naiz oso musikazale. Janari bat? Entsalada eder bat