Euskonews Gaztea
Gaiak: Nekazaritza ekologikoa
Jaso Ikastolako ikaslea (Iruñea)
Gaur egun merkatu espezializatua abiarazi duen alternatiba produktu ekologikoak kontsumitzean datza, eta horren ondorioz, nekazaritza ekologikoa asko sustatzen hari da.
Nekazaritza ekologikoa, produktu ekologikoak eskaintzen dituen nekazaritza mota da, non eta nekazaritza arruntean ez bezala, ez dira ongarri gisa produktu kimiko bortitzak erabiltzen edo landatze metodo artifizialak aplikatzen. Argazkia: me’nthedogs
Nekazaritza ekologikoak gora egin zuen 1991 eta 1998 urteen bitartean eta estatu espainiarrean sektore honetan kontrataturiko pertsonen kopurua 396 izatetik 7.782 langile izatea iritsi zen (ekoizle eta laguntzaileak barne). Gainera, nekazaritzan erabilitako lurraren azalera 4235ha izatetik ia-ia 270.000ha arte handitu da.
Nekazaritza ekologikoa erabiltzen hasi aurretik, gaixotasun edo kutsadura arazoak zituzten pertsonen kasu ugari eman ziren, nekazaritzan erabiltzen zituzten -eta gaur egun ere erabiltzen diren- produktu kimikoen erruz.
Produktu hauek gehienetan izurriteen kontra egiteko erabiltzen dira. Horregatik, produktu hauetaz ahalik eta gutxien baliatzeko, nekazaritza ekologikoa sustatu beharko genuke, bere praktika behar dena baino txikiagoa delako. Nekazaritza hau ez erabiltzeak ondorio serioak ekar ditzake osasunerako, adibidez digestio arazoak. Horri buruz, osasun zerbitzuak aipamen bat egin du, eta jendearen digestio aparatuaren atal nagusienetan produktu kimiko edo intsektizidak aurkitu dituztela diote.
Horretaz aparte, esan behar da nekazaritza ekologikoaren inguruan dagoen informazioa eskasa dela, eta ondorioz, informazio zabalagoa eskaintzeko ahalegin handiagoa egin beharko litzatekeela.
Gainera,baliteke pertsona bat erosketak egitera joatea eta produktu ekologikoren bat erosteko arazoak edukitzea, supermerkatuetan elikagaien ondoan ekologikoak diren edo ez argitzen duten informazio oharrak gutxi erabiltzen baitira. Argazkia: adactio
Maiz gobernuak nekazaritza arruntak osasunari ekar dakiokeen arriskuen kanpainak egiten ditu era askotako informazioarekin hornituta: nekazaritzaren historia mendeetan zehar, bilakaera, arazoak, erabiltzen diren produktu kimiko bortitzak...
Esaterako, 1991-1998 urteen artean Nafarroako Gobernuak antolaturiko nekazaritza arruntaren aurkako kanpaina bat dugu. Zorionez, jendeak nekazaritza ekologikoa ez erabiltzeak dakarren osasunerako arriskuak ezagutu zituen eta ortu ekologikoa pixka bat bultzatzea lortu zen.
Egin ahal den baina egiten ez den gauzetako bat supermerkatuetan produktu hauek zeintzuk diren ohartaraztea da. Ekintza hauek ez dute esfortzu handia behar, baina merkatuen interesen kanpo dago produktu ez ekologikoak gehiago saldu nahi baitituzte; edota horiek banatzen dituzten enpresekin harremana daukatenez, ez dute nahi produktu horien salmenta jaistea, irabaziak ez gutxitzeko.
Horretarako lege bat ezarri behar dela uste dut, hau da, dendetan edo merkatuetan produktu arruntez gain, produktu ekologikoak eduki beharko lirateke eta hauek non dauden adieraztea derrigortzen duen lege bat. Eta jada, hori egin izan duten merkatuetan nabaria da bezeroek gora egin dutela, gehiago saltzen da eta etekinek ere gora egiten dute bezeroak informatuagoak sentitzen baitira.
Laburpen modura esan daitekeena da, gaur egun nekazaritza ekologikoa ez erabiltzeak arriskuak ekartzen dituela osasunerako, baliatzen dituzten produktu kimikoak bortitzak izaten baitira. Gainera, nekazaritzaren inguruan kanpainak egin beharko litzateke, jendea jakinaren gainean egoteko; eta azkenik, saltokietan produktu ekologiko gehiago saltzea edo merkatuetan hauen kokapena zehaztearen aldeko lege bat egin beharko liratekeela esan daiteke.