Euskonews Gaztea
Gaiak: Gizakiaren ekintzak eta dituzten ondorio txarrak
Jaso Ikastolako ikaslea (Iruñea)
Azken urteetan lurreko bizidunen egoera gero eta larriagoa da. Gizakiaren ekintzek asko kaltetzen dute animalia zein landareen bizimodua. Hori dela eta, espezie ugari desagertzen ari dira. Egoera hau zenbait faktorek mugatzen dute eta kausa nagusiena kutsadura da.
Nire iritziz, horrela jokatzearen arrazoi nagusiena dirua lortzea da. Egia da zenbait material lortzeko mendiak ustiatu behar direla besteak beste, baina jende asko hortaz gehiegi aprobetxatzen da, ahalik eta etekin handiena eskuratzeko. Hau Amazonas oihanean gertatzen ari da, bertan oso baso handiak daude eta zuhaitz gehiegi botatzen dira. Lortutako dirua asko da, baina ondorio larriak ekarri ditu; landare espezie asko desagertzen ari dira, eta, beraz, animalia askoren bizilekua. Greenpeace taldearen arabera, Amazonasi esker sortzen den oxigenoaren kopurua geroz eta txikiagoa da landare gutxiago daudelako.
Egoera hau aldatu beharra dago denen onerako izanen baita. Beharrezkoak diren zuhaitzak bakarrik bota beharko lirateke ahalik eta kalte gutxien eragiteko. Gainera, ez legoke gaizki enpresarien pentsatzeko era diruzale hori aldatzea, baina hori beren eskuetan dagoenez...
Bestalde, aipatu behar da gizakiak produktu kimikoekin egiten dituen erabilerak. Industria askotan mota horretako gai asko erabiltzen dira material ezberdinak lortzeko, zenbait plastiko adibidez, petrolioarekin batera. Hondakinak itsasora edo erreketara isurtzen dira eta horrek uretan bizi diren arrain eta zenbait landareren galera ekartzen du ez baitaude prestatuak produktu horiei aurre egiteko. Ondorioz, elikagairik gabe geratzen dira, ondoren hil egiten dira eta horrek ekosistemetan eragin larria dauka.
Hau gerta ez dadin, produktu kimiko horien erabilera lehenbailehen murriztu beharko litzateke. Isurtzea nahitaezkoa balitz, substantziak tratatzea ez legoke gaizki ahalik eta garbien itsasoratzeko eta horrela bizidun horiek ez lirateke arriskuan egongo.
Beste faktoreetako bat erreketak dira. Energia lortzeko adibidez, gas ugari erretzen da, butanoa bezala eta sortzen duten karbono dioxidoa atmosferara kopuru handiegietan isurtzen da. Horrek negutegi efektua sortzen du eta zerikusia dauka bizidunen desagertzean, beren bizimoduetan aldaketak eragiten baititu klima aldaketa dela eta. Fabrika askotan ere, produktu toxiko asko erretzen dituzte eta hondakinak hodeietan finkatzen dira euriarekin nahastuz. Eta horrek ondorio larriak ekartzen ditu. Besteak beste, euri azidoa sortzen da eta landare asko erretzen ditu hosto gabe utziz. Horren adibide, Australiako zonalde egoera hau eman zela eta zuhaitz espezie asko kaltetu zirela. Hori dela eta, zenbait animaliak ere kalteak sufritu zituzten, zuhaitzetan bizitokia dute eta. Autoritateek zenbait arau finkatu beharko lituzketela uste dut, egoera azkar gelditzeko eta erretze horiek modu kontrolatuagoan egiteko, beraien esku baitago ingurumenaren ongizatea eta lur planetarena.
Laburbilduz esango dugu, bizidunen egoera konpontzeko gizakiak ahalik eta lasterren gelditu behar dituela ekintza kaltegarri hauek. Diruari hainbeste begiratu ordez, planeta guztiaren onerako ekintzak burutu behar dira.