Euskonews Gaztea
Gaiak: Etorkinak gure artean
Aranzadi Ikastolako lantaldea (Bergara)
Migrazioa gizakia jaio edo bizi den herrialde edo lurraldea utzi eta beste leku batera joatea da. Beti existitu izan da espainiar estatuan, eta XX. mendeko 90. hamarkadatik aurrera gertakari demografiko eta ekonomiko garrantzitsua da, INEren arabera – Estatistiken Institutu Nazionala– biztanleriaren %11,3 kanpotarra da–eta. Hamarkada gutxi batzuetan Espainia herrialde emigrantea izatetik etorkinak jasotzera pasatu da, batez ere petrolioaren krisiarengatik. Jatorria
INEren arabera, estatuan finkatutako immigranteen kopuru handiena Hego Amerika (%36,21), Europar Batasuna (%34,45) eta Afrika iparraldetik (%14,83) dator. Hauez gain, badira Europa ez komunitariotik, Afrika erdialdetik, Ekialde Urrunetik, Pakistan eta Indiatik, Ipar Amerika eta Filipinetatik datozenak; hauek guztiek %14,51a osatzen dute. Legalak
Immigrante legalak erregistro ziurtagiria edo bizileku baimena egunean dituzten kanpotarrak dira. Immigrazioaren behatokiaren, poliziaren eta beste talde batzuen arabera, gaur egun espainiar estatuan 4.192.835 etorkin legal daude. Arrazoiak
Espainiara datozen gehienak lan bila datoz; horregatik, 20–39 urte bitartekoak %51,91 dira eta lan gune garrantzitsuenetan kokatu ohi dira, hau da, eskulan gehien behar den lekuetan, hala nola, Madril eta bere inguruak, Mediterraneoa eta irlak. Beste kanpotar batzuk –gehienak Europar Batasunekoak– klima epelago baten bila etortzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoan
EAEra espainiar estatura datozenetatik %3,4 dator, nahiko zifra baxua, eta hauetako 30.000 inguruk dute bizileku baimena. Atzerrikoen kanpoko migrazio-saldoak
Euskal Autonomia Erkidegora azken urteetan etorri diren etorkinetatik 7.857 Arabara, 22.081 Bizkaira eta 11.423 Gipuzkoara etorri dira, eta gure bailarara, Debagoienera, guzti hauetatik 1.330 (2005ean). Bertara begiratuta, Bergarara, erroldatutako 772 etorkin daude azken datuen arabera, populazioaren % 4,9. Etorkinak Bergaran
Azken urteetan biztanleriak joera beherakorra izan du, baina etorkinen kopurua geroz eta handiagoa da; beraz, biztanleria totala ez da jaitsi. Hauen jatorria, Bolibia (%21), Pakistan (%16) eta Portugal (%11) dira.
Etorkinen %57 21–40 urte bitartekoa da, eta gazteak direnez, umeak izateko adinean daude, eta 2006an, Bergaran familia kanpotarreko 10 ume jaio ziren esaterako. Herri barnean bizilekua finkatzeko orduan, zonalde konkretuak topa daitezke etorkinen nazionalitatearen arabera: pakistandar gehienak Zubiaurren bizi dira, marokoarrak Osintxun eta boliviarrak erdialdean, hots, Zubietan, Simon Arrietan... Ondorioak
Immigrazioak ekarri duen ondorioetako bat estatuan azken zazpi urteotan, populazioa %10,68 igo dela da, eta honekin batera, populazio gaztearen kopurua handitu da, izan ere, aurretik aipatu bezala, gazteak direlako etorkin gehienak.
Horrez gain, beste ondorioetariko bat, eskola publikoetan ume gehiegi egotea da. Etxebizitzek dituzten prezio altuengatik auzo periferikoetara jotzen dute gehienek, han ghettoak sortuz eta integrazioa konplikatuz, lehenago Bergarako datuekin azaldu bezala. Azkenik, arrazakeria eta xenofobia ere ager daitezke, besteak beste, hemengo herritarrek pentsa dezaketelako lanpostuak kentzen ari direla, baina gogoratu behar dugu inork nahi ez dituen lanak egiten dituztela gehienetan.