485 Zenbakia 2009-05-08 / 2009-05-15

Euskonews Gaztea

Gaiak: Kukuxumusu

Iruñeko SAN FERMIN Ikastolako lantaldea

Jatorria

Kukuxumusuren ideia, hiru lagun iruindarrena izan zen –Gonzalo Domínguez de Vidaurreta, Koldo Ayestaran eta Mikel Urmeneta– eta 1989ko Sanferminetan sortu zuten, entzierroko marrazkiak zituzten kamisetak saltzea erabaki zutenean. Iruñean nahiz beste inguruko hirietan arrakasta handia izan zuten kamisetek. Mikel Urmeneta marrazkilari bakarra zen orduan, baina eskari kopurua asko igotzen hasi zenez, taldea handitu behar izan zuten.

Kukuxumusuko lehen denda ofiziala 1996. urtean ireki zuten, eta 1997an berriz, on–line denda, eskariak munduko edozein tokitatik egin ahal izateko. Gaur egun, Europan, 1.000 leku baino gehiagotan saltzen dira beraien produktuak.

Kukuxumusuren arrakasta hiru arrazoiengatik izan da:

– Sanferminekiko identifikazio garbia. – Bere marrazki dibertigarrien sinpletasuna. – Egoera ezberdinak umorez tratatzea eta antzeztoki eta pertsonaiak rol ezberdinetan ematea Proiektuak

Kukuxumusu ,marrazki dibertigarriak dituzten kamisetak eta beste hainbat artikulu egiten dituen Iruñeko enpresa bat da. Bere buruari The Drawing Factory/Marrazki Fabrika/La Fábrica de Dibujos/La Fabrique de Dessins/La Fàbrica de Dibuixos deitzea da berezitasunik nabarmenena.

Enpresa nafar honek lan proiektu ezberdinetan parte hartu du: mendi irteerak, ikas bidaiak, lan kultural eta ekologistak... Beste enpresa batzuek ere zenbait lan agindu dizkiote.

Bere azken proiektua, CROMOSOMOS deiturikoa, kamisetak diseinatzean lortutako onura guztiak ONG ezberdinetara bidaltzean datza.

Azkenaldian, Kukuxumusuk bere kamiseten katalogoa zabaldu du. Arropa linea gaurkotuago bat sortu du, gaur egungo tendentziekin.

Ikus–entzunezkoen munduan ere sartu da, interneten sortutako bi telebista kateren bidez, bata Sanferminei eta bestea Kukuxumusuri buruzkoak.