485 Zenbakia 2009-05-08 / 2009-05-15

Euskonews Gaztea

Gaiak: Aupa gure Athletic!

BOQUETE, Eguzkine ESCOBEDO, Xandra GARCIA, Marta

Antzinako Andra Mari Ikastetxeko ikasleak (Urduña)



Athleticek Koparen Finala jokatuko du Bartzelonaren aurka. Valentzian izango da –Mestallan– maiatzaren 13an, baina aurretik Madrilen izango zelakoaren susmoa jende askoren artean zegoen. Argazkia: rahego (http://www.flickr.com/photos/ rahego/2465302387/)

Jendeak Madrilen izatea nahiago du, Valentzian baino 18.000 pertsona gehiago sartzen direlako eta sarrera gehiago erosteko aukera egongo delako. Agentziak bidaia planak Valentziara antolatzen ari dira, baina prest daude aldaketei aurre egiteko.

Gutxi gorabehera 14.000 sarrera, bazkideen artean banatuko dira, kluba 3.000 sarrerekin geratuko da eta Peña ofizial bakoitzeko 2 sarrera emango dituzte. Zaletuen iritziak

Juan Angel Vélez (51 urte, Urduña)

“Irabaziko dugu!! Partidu bakar batean dena posible delako. Horrez gain, hor egongo garen 20.000 zaletuekin askoz errazagoa izango da. Gabarra aterako dugu eta gainera Urduñan Otxomaioak izango dira. Barça aurkari zaila izan arren, bihotzarekin begiratuta DENA POSIBLEA DA!!”

Felipe Yuste (53 urte, Urduña)

“Athleticek Errege Kopako Finala irabazi behar du merezi duelako. Taldeak lasterketan oso gogor jokatu duelako eta talde gogorrei irabazi dielako. Nahiz eta ligan nahiko txarto egon, Athleticek Finala irabaziko balu, jendea oso pozik jarriko litzateke. Gainera, irabaziko balu Gabarra Bilbotik aterako genuke 24 urte geldirik daramatzalako. Gabarra azkenekoz 1983-1984 denboraldian atera zuten eta 2009ko Kopako Finala irabazita errepikatzea espero dute zaletuek.

Nahiz eta Valentzian jokatu, finaleko egunean Bilboko jendea eta beste herrietakoak Athletic taldearekin egongo gara. Athletic–zale guztiok ziur gaude gure taldeak finala irabaziko duela eta kopa Bilbora ekarriko dutela. Esan dudan moduan gertatuko balitz, festa handia ospatuko lirateke Bilbon eta inguruko toki guztietan. Urte asko daramatzagu momentu hau itxaroten eta ezin zaio aukera honi ihes egiten utzi. Bartzelona talde gogorra da, baina Athleticek buruarekin jokatzen badu min handia egin ahal dio eta tentsio asko eta lehiaketa handia egongo da bi taldeek irabazi nahi dutelako.”

Marian Fernandez (49 urte, Basauri)

“Nire ustez, jokatuko den lekua ez da bat ere ona, jende askori gustatuko litzaiokeelako halako partidua ikustea eta zelaia txikiegia da futbol zale guztientzat. Ez dut uste irabaziko duenik.”

Ainara Montero (30 urte, Sopelana)

“Alde batetik ilusio handia eragin dit Athletic finalera iristeak, baina beste aldetik nire buruarengan hausnarketa bat egitera eraman nau, zergatik mugitzen garen hainbeste futbolagatik eta beste gauzengatik ez. Nik uste dut irabaziko duela, baina nahiko zaila da.”