478 Zenbakia 2009-03-20 / 2009-03-27

Euskonews Gaztea

Gaiak: Estralurtarrak: argitu gabeko kasuak

IRIART, Patxi UNHASSOBISCAY, Jon

Baionako Fakultateko ikasleak



Zer gertatu zen egiazki 1947ko uztailean Mexiko Berriko Roswell herrian? Batzuen ustez, armadako kide batzuek espazio–ontzi baten zati batzuk aurkitu zituzten eta baita bizirik gabe zeuden estralurtar batzuk ere. Zer dakigu egiazki gertakizun horretaz? Argazkia: mujitra (?・ω・) ( http://www.flickr.com/photos/mujitra/2559450199/ )

Roswelleko base militarretik igorritako mezu batek disko hegalari baten jabe egin zirela baieztatzen du. Objektu hori laborari batek aurkitu zuen zenbait egun lehenago eta Fort Worthera (Texas) igorria izan zen. Han kazetari batzuk gonbidatuak izan ziren prentsaurreko batera eta aurkituak izan ziren arrastoak meteorologiak erabiltzen dituen baloi ikerle batenak zirela esplikatu zitzaien.

Baina afera ez zen hor gelditu.

Hogeita hamar urte berantago estralurtarrez interesatzen ziren pertsona batzuek istorio hau berriz aurrera atera zuten. Garai hartan armadako kide zen James Marcelek egin zituen adierazpenetan oinarritu ziren. Honek, aurkitu zutena ez zela baloi ikerle bat baieztatu zuen eta horren ondorioz zurrumurru asko sortu ziren, hala nola, pertsona batzuek buru handiak eta lau hatz zituzten estralurtarrak ikusi zituztela.

Horren ondorioz, armadak gezurra erran zuela onartu zuen 1994an. Baloi hura garaiko Sobietar etsaien zelatatzeko erabili zela aitortu zuten. Ekintza hori konfidentziala izateak esplikatzen zuen armadako kide batzuek baloi horri buruz informaziorik ez ukaitea. Argazkia: Jonas B (http://www.flickr.com/photos/ jonasb/18971861/)

Alabaina, geroztik misterioak dihardu eta 1995ean estralurtar bati egiten zitzaion autopsiaren bideoa kaleratu zen eta faltsua zela frogatua izan bada ere, dudan jarriko gaituzten beste adierazpen batzuen zain gaude? Argitu gabeko kasuak

1979ko azaroaren 27a, Montalieu–Vercieu, Frantzia

Arrats batez, Christelle 13 urteko neska gazteak, bere anaia zaintzeko ardura zuela, leihotik zeruan zegoen objektu dirdiragarri bat ikusi zuen. Beldurturik, bere anaia besoetan hartuta kanpora atera zen hurbilen zuen auzoarengana joaiteko asmoz. Bidean, objektu dirdiragarriari begirada bat botaz, alboan gizaki bitxi bat ikusi zuen. Bere auzoak, inoiz ikusi zuen pertsona beldurtuena zela aitortu zien inkestagileei. Hauek, gazte batek izan dezakeen irudipenaren obra zela pentsatu ondotik, dudatan gelditu ziren tokiko azterketen ondoren. Objektu arraro batek utzi aztarnak aurkitu zituzten belar gainean. Azken hau aztertutako tokian moztua eta anormalki zapaldua zegoen. Argazkia:fdecomite (http://www.flickr.com/photos/ fdecomite/454391987/)

1980ko abenduaren 29a, Texas, AEB

Daytoneko etxera itzultzen ari zirela autoz, Betty Cash, Vickie Landrum eta bere iloba Colbyk diamante formazko objektu batekin topo egin zuten. Objektutik 60 metrotara utzi zuten autoa eta Betty kanpora atera zen gertatzen ari zena argitzeko. Objektua lurretik zenbait metrotara zihoan hegaldaka lurrera noiz behinka sua zirudien zerbait botaz. Tenperatura jasan ezina izanez, handik lehenbailehen eskapatzea erabaki zuten, baina joan aitzin objektuaren gibeletik 23 helikoptero zeudela ikusi zuten. Ondoko egunetan, hiru pertsonak gaixorik zeuden eta Betty zen okerren aurkitzen zena. Laster ospitaleratua izan zen eta medikuek bere ondoeza ultramore izpiei edo beste mota batetako erradiazio batzuei lotua zela diagnostikatu zuten. Bettyk eritasunak bata bestearen ondotik soportatu behar izango zituen, 1998an minbiziaz hil arte.

1981eko urtarrilaren 8a, Trans–en–Provence, Frantzia

Renato Nicolai konponketa batzuk egiten ari zela, tramankulu hegalari bat bere baratzean pausatu zen, segundo batzuk berantago berriz abiatu aitzin. Italiatik emigratu eta oso gutxi irakurtzen duen pertsona bat izanki, Nicolai–k IGOHei (Identifikatu Gabeko Objektu Hegalari) buruzko istorioak ez ditu inoiz entzun. Horrek, bere lekukotasunari garrantzia ematen dio ikertzaileentzat. Gainera, objektuak lurrean utzitako aztarnek tramankulu hegalari bat pausatu dela frogatuko dute ikerketa sakon batzuen ondorioz. Azkenik, inguruan zegoen belarrak aldaketa genetiko batzuk izan dituela aurkitu dute, hala nola, zaharkitze prozesuaren bizkort