478 Zenbakia 2009-03-20 / 2009-03-27

Euskonews Gaztea

Gaiak: Bakarrik al gaude?

IRIART, Patxi UNHASSOBISCAY, Jon

Baionako Fakultateko Ikasleak



Ba ote da gurea bezalako beste planetarik unibertso zabalean ? Star Wars–en agertu pertsonaiarik noizbait ikusteko aukera izanen ote dugu? Erokeria dela pentsatzen duzue baina alderantzizkoa litzateke absurdoena. Zergatik pentsatu gure Lurra dela halako handitasuneko unibertsoan bakarra ? Argazkia:PictFactory (http://www.flickr.com/ photos/pictfactory/3015896201/)

Ez hain aspaldi arte, gizakiak pentsatu izan du gu geu ginela denaren zentro, unibertsoaren zilbor. Emeki–emeki zientifikoei esker onartu behar izan dugu bestelakorik badela gure galaxiatik kanpo; hala nola, Esne Bideak berak 200 miliar izar ditu eta kosmosak honako hau bezalako hainbeste galaxia. Zergatik sinetsi orduan Lur planetan soilik garatu izan dela bizitza?

Izaki bizidun baten sortzeko behar beharrezkoak diren osagarriak ezagunak ditugu: karbonoa, energia eta ura. Elementu hauek ugari dira kosmosean baina arazoa da kondizio zehatzetan bakarrik ahalbidetzen dela biziaren garapena. Erran nahi baita beste elementu batzuek eragiten dutela, adibidez tenperatura ala atmosferaren egitura.

Baldintza hauek izanik ere, estralurtarrak badiren esperantza atxiki liteke, ez dela frogatu artean sinestea zilegi delako bestalde. Beste galdea honako hau da: zer forma fisiko luke beste ingurumen batean garatuta izaki bizidunak? ETren aurpegia? Edo agian karrikan ikusten den edozein pertsonaren itxura?

Eta klasean zure ondoan jartzen den neska polita beraietako bat balitz...