475 Zenbakia 2009-02-27 / 2009-03-06

Artisautza

Kuluma. Gaur egungo bitxigintza: Artisaua

AGUIRRE SORONDO, Antxon

BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA

Artisaua

Aitor Gisasola Larraza Errenterian jaio zen 1970eko maiatzaren 9an. Arreba bakarra du, gazteagoa. Aita Angel zuen, tornularia, eta ama Charo.

Donostian, BBB, UBI eta Maisutza ikasi zituen. Ondoren, Londresen eman zituen lau urte, ingelesa, informatika eta sukaldaritza ikasten. Handik Mexikora egin zuen eta zilarrezko artisautza ezagutu zuen. Bi urte eman zituen Mexikon.

2000. urtean Martuteneko Bitxigintza Eskolan hasi zen, Donostian. Bi urte egon zen ikasten eta, bien bitartean, lanean hasi zen etxean egokitutako tailertxoan.

2005ean gaur egungo tailerra ireki zuen Pagoaldea industrialdeko 92. zenbakian, Oiartzunen (Gipuzkoa).

Gabiltza Artisau Elkartekoa da.

Donostiako akademia batean bitxigintzako eskolak eman izan ditu.

Aitor Gisasola Larraza Pagoaldea industrialdea, 92. zk. OIARTZUN Telefonoa: 630 366 957 Posta elektronikoa: aitork@yahoo.com