Euskonews Gaztea
Gaiak: Elbira Zipitria
VELEZ DE MENDIZABAL ETXABE, Zuriñe
Zumaian jaio zen Elbira Zipitria 1906ko maiatzaren 28an eta 76 urte zituela ?1982ko abenduaren 26an? itzali zen bere bizitza. Euskal kulturarentzako benetan emakume garrantzitsua izan zen gipuzkoarra.
Txiki?txikia zela, Zumaiatik Donostiara mugitu zen familia osoa bizitzera. Ez zeukaten diru askorik, baina hori ez zen eragozpena izan Elbirak irakasle ikasketak egiteko. Hala, 1922an matrikulatuta, lau urtez aritu zen Lehen Mailako Irakaskuntzako titulua lortzeko buru?belarri ikasten.
Aurreneko esperientzia profesionala Gipuzkoako hiriburuko Koruko Andre Mariaren Ikastetxean eduki zuen eta Ikatz kalean zegoen eraikinean sei urte bitarteko neska?mutikoekin aritzen zen. Beti ere bi ardatz nagusi jarraitzen zituen Elbirak eskolak ematerako orduan; alde batetik euskara zegoen eta bestetik berritasuna ekarri nahi zion pedagogiari. Modu horretan, esate baterako, ordura arte euskal aditzak ikasteko gaztelaniazko hainbat berba erabiltzen ziren, eta berak hori alde batera utzi zuen.
Baina Gerra Zibilak eztanda egin eta Iparraldera ihes egin behar izan zuen Zipitria andere?oak 1936an. Lapurdin egon zen, Azkainen aurrena eta Ziburu, Sara eta Donibane Lohizunen azkenik.
Baina Donostiara itzuli zen azkenik. Irakasten jarraitu nahi zuen emakume berritzaile honek, eta buruan ideia bat zeukan bueltak: modu jarri batean euskaraz ikasiko zuen talde bat eratu nahi zuen. Eta 1943an lortu zuen asmo hori betetzea. Etxe desberdinetan ematen zituen eskolak, baina hiru urteren buruan ikasgela bere etxean jarri zuen, Fermin Calbeton kalean hain zuzen.
Geroz eta ikasle gehiago zituen gipuzkoarrak eta irakasle berrien beharra sentitu zuen eskaerei aurre egiteko. Hala hasi zen gerra osteko ikastolen fenomenoa. Bere pedagogia sistema irakatsi zien Amale eta Itziar Arzelus ahizpei eta hauek ?bakoitzak bere etxean? arduratzen ziren neska?mutikoez, eta horri esker Zipitria bost eta bederatzi urtekoekin aritzen zen. Ostean beste hainbat pertsonei erakutsi zien erabiltzen zuen metodoa eta 1968ra arte aritu zen lan horretan. ? Elbira ikasle talde batekin jolasean.
Baina ez zen haurrekin soilik aritu, eta hauekin amaitzen zuenean, gau?eskoletara joaten zen guraso euskaldunak alfabetatzeko asmoz. Erdara erabiltzen zuen azalpenetan, baina ariketa guzti?guztiak euskaraz egiten zituzten. Testuliburu gisa, Azkueren Morfologia Vasca eta Altuberen De Sintaxis Eusk?rica erabiltzen zuen.
Irakaskuntzaz gain, erakunde ugaritan hartzen zuen parte Elbirak. Horien artean, besteak beste, Emakume Abertzale Batza (bertako idazkaria izan zen 1934an), Eusko Ikaskuntza eta Euskaltzalek zeuden. Eta gainera, zenbait agerkaritan ere kaleratu zituen artikuluak Elbirak, baina beti ere Ira ezizenarekin sinatzen zuen.
Ezer ez litzateke berdina izango Elbira Zipitria Irastorzaren lan gogorrari esker ez balitz. Ikastolen fundatzaile, euskaldunoi utzi digun ondareak luze iraungo du.