Euskonews Gaztea
Gaiak: Eskulanak, birziklatuz
Maiz ekoizten ditugun produktu ugarik bizitza laburra izaten dute eta zakarrontzira botatzen ditugu; kasurik onenean, bakoitza dagokion ontzian utziz. Hala ere, birziklapen onena berrerabiltzea omen da eta hemen bi trikimailu, erraz errazak, edonork egiteko modukoak: Bonboi bitxiontzia
Aitari bonboi kaxa bat oparitu zioten orain astebete. Kaxarekin zer egin pentsatzen egon naiz eta agian nire pitxiak gordetzeko balio izango dit. Hona hemen jarraitu beharreko urratsak:
1– Bonboi kaxa hartu eta tamaina egokia daukala begiratu. 2– Barruan izan ditzakeen paper zein beste soberakinak kendu. 3– Xaboi apur bat uretan nahastu eta sukaldeko trapua bertan umelduko dugu eta kaxa garbitu. 4– Behin lehortuta, pinturaz margotuko dugu, nahi diogun kolore zein irudiak sortuz. 5– Nahi badugu, argazkiak itsatsi ditzakegu kaxaren inguruetan: gureak, lagunenak, neska/mutil lagunarenak, familiarenak... 6– Utzi hiru orduz sikatzen eta bertan gorde nahi duguna sartzeko prest egongo gara! Kandela ontziak
Atun latak izango ditugu protagonistak segidan. Zein erabilera berri eman diezaiokegu metalezko ontzi hauei? Zer iruditzen kandelak eusteko ontziak egiten baditugu?
Beharko dugun materiala:
Latak Harritxo edo gatz margotua Zinta itsasgarria Papera, kordel zein dekoratzeko balioko digun edozein material
Jarraitu beharreko urratsak
1– Noski, aurrena atun latak garbitu eta lehortzen utzi behar ditugu. 2– Ondoren, zinta itsasgarria ipintzen diogu kanpotik guztiz estali arte 3– Hurrengo urratsa, koloretako papera edota kordelez dekoratzea kanpotik 4– Barruan harriak, gatz zein bestelako materiala erabiliko dugu sakonera emateko 5– Azkenik kandela bat jarriko dugu barruan.
Animatzen al zara?