Euskonews Gaztea
Gaiak: Fakultatea, ikasle baten ikuspuntutik
Baionako fakultatean ikasten duen ikasle bati egindako galdeketa da honakoa, eraikin zaharrean eta berrian ikasi duen lagunari.
Noiztik zira fakultatean eta nola ezagutu duzu Baionako fakultatea?
Iaz etorri nintzen fakultatera, frantses letra ikasketak egitera. Beraz, bigarren urtean naiz eta lizeoan nintzelarik aipatu zidaten fakultate hori eta ate idekietara etorri nintzen.
Beste fakultatea ezagutu duzunez, bi hitzez, zoin dira puntu on eta txarrak?
Denbora behar da fakultate berri bati usatzeko, egia da zaharra ongi zela, atsegina zen giro beroagoa baitzen. Aldiz eraikinak berriagoak dira, pollitagoak eta funtzionalagoak.
Dena den ez ote da puntu txarrik?
Iaz ondo–ondoan aparkatzen genuen, orain aparkalekua ez da ondoan, arazoa ez da ibiltzea baina toki bat atzematea aparkaleku ttipietan !
Liburutegia erabiltzen ote duzu?
Bai. Maiz ideki denez geroz, baina luzaz liburutegirik gabe egon gara eta lan egiteko ez ziren baldintza onak. Dena den orain biziki atsegina da eta plazer egiten du liburuak berriz atxikitzea !
Non jaten duzu?
Unibertsitateko ostatuan jaten dut, iaz baino hautu gehiago bada eta beti hain merke da! Aldiz jateko lekua ttipiagoa da baina oro har puntu on bat da fakultate berriarentzat.
Beste zerbait nahi duzu gehitu?
Beti erakasle berdinak ditugu, fakultate ttipia izanez untsa segituak gira. Giro ona pizten hasten da, gainera biziki untsa da Baiona ttipiaren zentroan izaitea!