471 Zenbakia 2009-01-30 / 2009-02-06

Euskonews Gaztea

Gaiak: Unibertsitate berriaren zerbitzuak

BIDEGAIN, Amaia

Baionako Fakultateko ikaslea

Jatetxerako sarrera.

Hasteko, jakin behar da Europako unibertsitateko sistema LMD dela, erran nahi baitu Lizentzia hiru urtez, masterra bi urtez eta azkenik doktoretza hiru urtez egiten direla. Baionan lizentzia frango proposatuak dira, hala nola euskara, letra modernoak, ekonomia eta zuzenbidea. Masterraren aldetik, mementuko letra modernoak aparte beste sailek bederen master bat proposatzen dute. Joan den urtean, 1953 ikasle Baionara hurbiltzen ziren ikasketa horiek segitzeko. Unibertsitateko jatetxea

Jateko, fakultatetik lau minutuko bidea egin behar da oinez. Dena den, eraikuntza aldatu da eta gelak modernoagoak dira. Gaineko ostatuan bi menu desberdin proposatuak zaizkigu, jakinez sartze eta deserta andana bat badirela hautu gisa.

• menu klasikoa: sartzea, platera eta deserta • menu modernoagoa: haragia fritekin edo pastak Barruan, liburutegia.

Ikasleentzat menu hori 2,85 eurokoa da, karta batekin pagatzen duguna. Presatuak baldin bagira azpian kafetegiak ogitartekoak prestatzen ditu. Gainera leku lasaia da kafea hartzeko edo kartetan aritzeko, idekia da goizeko 10etatik arratsaldeko 4etara. Eta iduriz, egun ederretan terraza bat izanen da! Unibertsitateko liburutegia

Berant ideki bada ere, toki pollit bat eraiki digute lan egiteko. Liburutegi berria toki historiko batetan eraikia izan da, Baionako harresietan hain zuzen ere. Eraikuntza unibertsitatearen bihotzean kokatzen da eta lan egiteko 260 toki baditu. Horrez gain, 45.000 liburu proposatzen ditu, 370 egunkarien aleak eta ordenagailu frango. Gorago ikusitako arlo guzien liburuak badira, baita Euskarazko eta Euskal Herriari doazkien liburuak ere.