Euskonews Gaztea
Gaiak: Fakultatea, Baiona Ttipian
Baionako Fakultateko ikaslea
Campus berria, Baionako erdi historikoan jartzen da Mail Chaco eta Gaztelu Berriaren artean. 12 000m2 eremutan, Baionako unibertsitatea, ikasgelez, anfiteatroz, administrazioko egiturez, liburutegiaz eta jatetxeaz osatzen da 2000 ikasle biltzeko.
Baionako campusa Pabe eta Aturri herriko Unibertsitateei (UPPA) lotua da. UPPA, Akitaniako unibertsitate gazteena, irakasgai anitzetan bereizten da. Lau lekutan txertatzen da: hiru campus Akitaniako eskualdean (Pabe, Baiona eta Mont de Marsan) eta beste bat Midi Pyrénées–ko eskualdean (Tarbes).
UPPA urratsez urrats sortu da, 1946tik 1970erat, hiru fakultate izan arte. 1970eko abenduaren 17ko dekretuak legeztatzen du UPPAren sortzea hiru UFRen inguruan: Zuzenbidea eta Zientzia Ekonomikoak, Letrak eta Giza Zientziak, Zientzia zuzenak eta Naturalak.
Beste UFR bat agertu zen Baionan 1985ean. Baionako Saint–Crouts–eko apezgaitegi ohian jarri zen. Baionako fakultateak eskola musikarekin partekatzen zuen bere eremua, bainan hogoien urteren buru, ttipiegi gelditu zen, eta batak ala besteak alde egin behar izan zuen. Baionako, Miarritzeko eta Angeluko aglomerazioko komunitateak apezgaitegia erosi zuen Kultura ministerioaren diru laguntzarekin, eta beraz, goi mailako irakaskuntzaren abiatzea logikoa zen. Errobiko campusa, proiektu luze baten emaitza da; 1993an, Baionako hiriak Armadari erosi zizkion hiriaren erdi erdian ziren bederatzi hektareako Errobiko kasernak. 2000. urtetik 2006. urterat, Estatu–Eskualde Plan kontratua erabakia izan zen unibertsitate berri baten eraikuntzarentzat eta diru laguntzak erdietsiak izan ziren. Obrak 2006eko udazkenean hasi ziren eta bukatu ziren bi urteren landa.
Proiektu horrek Baionako erdi hirirat ikasleen itzultzea zuen helburu, hornidura osoak eskainiz. Unibertsitatearen proiektuak, Baionako arkitektura zahar baten hersturak egokitu eta errespetatu nahi izan ditu ber denboran. Hala, fakultateak oraingotasuna eta zahartasuna nahasten ditu, Stinco hautatua izan den Pariseko agentziari esker. Egitura batzuk bereziak dira. Hala nola, liburutegiaren teilatua edota anfiteatro batzuen parteak lur pean dira.
Baina ikasgela berriak atseginak izan arren, fakultateak hutsak ere baditu. Baionako ikasleen gehiengoak auto bat du eta ez da aparkalekurik herrian. Nahiz eta 1400m² gehiago eskuko diren hedakuntza gertakizun baten kasuan
Obren gastuei doakionez, zonbait zenbaki
– Unibertsitatearen eraikuntza: 24,47 miliun euro – Liburutegia : 4,9 miliun euro – Jatetxea : 3,6 miliun euro