Euskonews Gaztea
Gaiak: 50 urtez, eskaut
Elkartearen izena: Euskalerriko Eskautak Araba Federakuntza Egoitza: Desamparados kalea, 1–3 Herria: Gasteiz P.K. 01004 Lurraldea: Araba Posta elektronikoa: eearaba@euskalnet.net Telefono zenbakia: 945 267597 Faxa: 945 161952 Web orria: www.eearaba.org Zein da gure historia?
Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako eskaut taldeak batzen eta koordinatzen dituen Eusakalerriko Eskautak federazioaren barruan gaude. 1959. urtean sortu ginen, eta aisialdian egiten dugun hezkuntza ez formala erabiliz, gazteriaren egoerak aldatu nahi ditugu, gizarte justuago, berdinago eta solidarioago bat bilatuz. Berrogeita hamar urtez lanean
Hasi ginenetik, 2000 hezitzaile baino gehiago, eta 40.000 neska–mutiko inguru izan dira gurekin aritu direnak. Aurten 50 urte betetzen ditugula makina bat ekimen burutuko ditugu:
– Gorka Deuna (Eskauten patroia) maiatzaren 10ean. – Udako udalekuak Lagranen, uztailean – Irailean arduradun ohien bilkura egingo dugu. – Gasteizen azaroan ospatuko dugu urteurren data.