
Artisautza
Oreka. Krema eta pomada tradizionalak: Artisaua
BELAXE. ITZULPEN ZERBITZUA
Gure artisaua Ordizian jaio zen 1971n. Gurasoak Bixente, Beasaingo CAFen lan egindakoa, eta Maria Asun ditu; Naiara izeneko ahizpa gaztea ere badu.
Ordizian ibili zen eskolan eta gero Dietetika ikasi zuen Nafarroako Unibertsitatean.
Esan beharrekoa da aitonak lurrindegia zuela, osaba bat medikua dela, eta arreba fisioterapeuta.
Dietetika-ikastaro askotan hartu du parte: hogei bat ikastarotan, alegia.
Aurikula-medikuntza ere ikasi du, Frantzian sortutako teknika. Teknika horrek lotu egiten ditu giza gorputza eta entzunbidea. Europako naturopatia-kontzeptuak erabiltzen ditu, eta esan beharra dago Europakoak eta Txinakoak desberdinak direla. Teknika ikasi ondoren, erabili ere egiten du.
Inguruko herrietan sendabelarren gaineko ikastaroak eta hitzaldiak eman izan ditu.
ARBASO artisau-elkartekoa ere bada.
Zorion Insausti Pérez de Viñaspre OREKA BELARDENDA Urdaneta kalea, 7 20240 ORDIZIA / GIPUZKOA Tel. (dendakoa): 943 08 75 80 Tel. (etxekoa): 943 88 13 37 Posta elektronikoa: zorionn@telefonica.net
