458 Zenbakia 2008-10-24 / 2008-10-31

Euskonews Gaztea

Gaiak: Sarako lezeak

LANTARON ARANTZABAL, Txomin

Baionako Bernat Etxepare Lizeoa



Sara, Lapurdiko herri ederrenen artean sailkaturik, aspaldidanik ezinbesteko geldialdia da Euskal Herria ezagutu nahi duenarentzat. Sarak, kokapen geografiko aldetik, abantaila handiak ditu mendi eta itsaso artean kokatua baita eta bertan balio handiko lezeak aurkitzen dira. Sarako lezeak duela 47.000 urte eratu ziren, ingurugiro egokia prehistoriako gure arbasoen berri ukaiteko.

Sarako lezeek, betidanik garrantzia izan dute, batez ere jende ezagun askok bisitatu dituelako, hala nola, Napoleon III, Pedro Axular, eta nola ez, 1941ean Ataunen sorturiko Joxe Miguel Barandiaran etnografo eta arkeologo handiak. Barandiaran, Sararentzat, eta kobentzat batik bat –15 urtetan hantxe egin zituen antropologia, mitologia, herri sinesmen eta prehistoriako ikerlanak– oso garrantzitsua izan da.

leze hauek lurpeko galeriak bezala kontsideratuak dira gehien bat, naturak forma bitxi eta harrigarri askotxo moldatu ditu, bisitaria harrituta uzten dituen kare–harrien eskultura naturalak, esate baterako.

lezeen sarrera oso handia eta ikusgarria da. Barneratzean teknologikoki ongi prestaturiko ibilbide zoragarri bat aurki dezakegu eta horren ondorioz, lezeek dituzten 900 metro horietan bisita asko egiten dira urtean zehar.

Baina Sarako lezeak ez dira bakarrik natura aldetik interesgarria den zerbait, turistikoki garrantzia handia hartu dute baita ere. Bertan lan egiten duten langileek zerbitzu interesgarria eskaintzen diote publikoari, urte osoan 11 hilabetez irekiak baitira. Argazkia: Sarako Lezeak webgunetik hartua.

Jakin behar da Ipar Euskal Herriko erakarpen turistikotik hirugarren garrantzitsuena dela eta Sarako lehena. Ondorioz, garrantzi historiko eta kulturala ez ezik, haitzuloek garrantzia ekonomikoa lortu dute urtero 100.000 bisitari errezibitzen baitituzte.

Tamalez, 2007. urtean lezeen historia eder horrek puntu beltz bat ezagutu zuen: ikaragarrizko uholdeak eman ziren eta zati handi bat suntsitua izan zen.

Gertatu zorigaitzezko istripuak lezeak suntsitu zituen nahiz eta egitura ongi mantendu zen, beraz, maiatzaren 4ko goizean, saratarrak harrituta gelditu ziren gertatutakoagatik eta urtero 100.000 bisitari errezibitzen dituztenez kalte ekonomikoak larriak izan ziren, lezeak 2007ko uda osoan itxiak egon zirelako. Kalteak larriak medio, Sarako alkateak aipatu zuen 200.000 ? zorrak izango zituztela eta horrela izan da.

Ezuste horren ondotik, lezeak erabat berriturik daude, hau da, instalazio elektrikoa, argi eta soinu sistemak berriak dira. Gainera, aurten erabilgailu tekniko osoa erreberritua izan da, hala nola, zuntz optikoak, laser proiekzioa eta argiztapenak eta, iragan apirilaz geroztik, bisita mamia ere aldatu egin da. Aurten, gai nagusiak haitzuloen eraketa geologikoak, Euskal Herriko mitologia eta euskaldunen jatorria izanki.

Beraz, esan dezakegu, Sarako lezeak kontu handiarekin zaindurikoak direla, eta barnean eman duten artea, teknikak eta prehistoriako aztarnak ikusteko aukera ematen digula gure historia hobe ezagut dezagun.